Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2018 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

SDV Elkarteak “Enpresa Planifikazioko Bikaintasunaren” Sarietarako deialdia egin du

SDV Elkartearen helburua da gizarte hobe bat eraikitzen laguntzea, “beren beregi sarituz marketinaren planifikazioan edota planifikazio estrategikoan profesionaltasun handiz diharduten pertsonak”.

José Mª Sainz de Vicuñak eta bere familiak sortu zuten 2018an Donostian SDV Elkartea. SDV irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, helburutzat duena marketinarekiko eta planifikazioarekiko interesa piztea eta marketinaren eta planifikazioaren garapena eta profesionalizazioa saritzea.

Ekimen horren bidez, “Sainz de Vicuña – Bravo” familiak “gizarteari bueltatu nahi dio gizarteak familiari emandako guztiaren zati bat”. Hala, asmoa da “José Mª Sainz de Vicuñak –lehiaketaren sustatzaile eta presidenteak- jasotakoaren zati bat itzultzea marketinaren eta planifikazioaren sustapenari”.

SDV Elkartearen helburua da gizarte hobe bat eraikitzen laguntzea, “beren beregi sarituz marketinaren planifikazioan edota planifikazio estrategikoan profesionaltasun handiz diharduten pertsonak”. Horretarako deitu ditu “Enpresa Planifikazioko Bikaintasunaren Sariak” Marketin, Estrategia eta Negozio kategorietan.

Deialdi honetan parte har dezakete:

  • Negozio-eredu arrazoizko, errepikagarri eta errentagarri bat bilatzen duten startupetako ekintzaileek, edo Merkataritza Erregistroaren, finantza-balantzeen, langileen edo beste bitarteko baten bidez mikro-enpresa direla frogatzen duten enpresek.
  • Unibertsitate edota Business School batean ADE graduko (Marketin edota Estrategia Espezialitatea) prestakuntza edo gradu-ondokoa (MBA edota Marketin edota Estrategia espezialitateetako doktoretza tesia) egiten ari direla frogatzen duten ikasleek.

Nolanahi ere, komeni da interesatutako pertsona guztiek ongi ezagutu ditzatela lehiaketaren oinarriak, webgune honetan kontsulta ditzaketenak:

http://www.sdvconsultores.com/caste/SDV_Elkartea/Premios_SDV_Elkartea.asp

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak