Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 uztaila, 2018 Ekintzailetza UP Euskadi

Lehiagune: enpresa industrialen errealitatearen ikuspegi globala eskainiz

Debabarrenako (Gipuzkoa) enpresa talde batek sortu zuen Lehiagune enpresa-foroa, arduratuta zeudelako beren eskualdeko adierazle sozio-ekonomikoen bilakaeragatik
lehiagune

Debabarrenako (Gipuzkoa) enpresa talde batek sortu zuen Lehiagune enpresa-foroa, arduratuta zeudelako beren eskualdeko adierazle sozio-ekonomikoen bilakaeragatik. Aktiboki parte hartu nahi dute sostengarritasuna, ekintzailetza eta eskualdeko ekonomia industrialaren hazkundea bermatuko duten ekimen eta proiektuak diseinatu eta martxan jartzeko prozesuetan.

Joan den ekainaren 20an aurkeztu zen Lehiagune enpresa-foroa. Ekimen hori Debabarrenako enpresa talde batek sortu du, kezkaturik zeudelako eskualdeko industriaren bilakaeragatik. Beren asmoa da eskualdearen berezitasunak elkarrekin definitzea eta proiektuak modu berritzailean definitu eta bultzatzea. Debabarrenako berrogeita hamarretik gora enpresa eta erakunde joan ziren foroaren aurkezpenera, besteak beste, Eibarko Udala, Ermuko Udala, Bic Gipuzkoa, Debegesa, IK4-Tekniker, e.a.

Eduardo Zubiaurrek, Jaz Zubiaurre S.A. enpresako kudeatzaileak, proiektuaren ildo garrantzitsuenak aurkeztu zituen ekitaldian, eta beren beregi azpimarratu zituen gaur egungo egoera eta Enpresa Foroaren bitartez lortu nahi dena.   Hala, Lehiagune topagune bat izango da, ikusgarritasuna, ahotsa eta dimentsioa emango diena eskualdeko eta inguruko enpresa industrialei, guztien ikuspuntuak batuko dituena eta ikuspuntu horiek eskualdeko gainerako eragileekin partekatuko dituena, enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen proposamenak bultzatu edo gidatzeko. Enpresek eragile aktibo izan nahi dute Debabarrenako ekonomia industrialaren sostengarritasuna eta hazkundea bermatuko dituzten ekimen eta proiektuak diseinatu eta martxan jartzeko prozesuetan.

Ekimenak ordezkari kopuru handia biltzen du: eskualdeko 7.000tik gora langile ordezkatzen dituzten 50 enpresa industrial eta 6 bazkide-kolaboratzaile ez industrial; horrezaz gain, eskualdeko beste organismo batzuen laguntza eta lankidetza ere jasotzen du. Ordezkaritza horrekin eta beren ekosistema kolaboratiboarekin erakunde arteko lankidetza garatzen saiatuko dira, ikuspegi partekatua eta enpresen arteko batasuna bilatzeko.

Aurkezpen ekitaldiarekin jarraitzeko, mahai-inguru bat egin zen: “Eskualdeko industriaren etorkizuna, zergatik eta zertarako sortu Lehiagune?”. Bertan parte hartu zuten Carlos Abadek (Urkotronik S.A.), José Iraolagoitiak (Microdeco S.A.), José Antonio Larreak (Metrología Sariki S.A.) eta Alicia Gómezek (DMP –Egile Taldea). Eskualdeko datu sozio-ekonomikoak oinarri harturik (esaterako, industria sektorearen bilakaera, gune metropolitarrak hiriburuetatik urruntzea…), enpresak Lehiagune foroan duen papera nabarmendu zuten: “paper aktiboa du eragile bultzatzaile/trakziogilea delako, eta konpromisoa hartu du eskualdearen berezitasunak bilatzeko, ekiteko, talentua erakartzeko… Helburu horiek iristeko ezinbestekoa izango da enpresen arteko lankidetza eta erakundeen babesa”. Zentzu horretan, Urkotronik S.A. enpresako kudeatzaile Carlos Abadek hauxe nabarmendu zuen: “Nori irudituko zaio gaizki elkarri laguntzea?

Azkenik, Armeria Eskola Elkarteko presidente Natividad Garcíak Lehiagune foroaren hurrengo urratsak markatu zituen lantaldearekin batera. 11 lagun dira –enpresa industrialetako ordezkariak-, konpromisoa hartu dutenak aurreikusitako enpresa dinamiketan parte hartzeko. Natividadek dei egin zien enpresa industrialei lantaldean sar daitezen, eskualdearen berezitasunak elkarrekin definitzeko. Nahi duenak aukera du lantaldearekin harremanetan jartzeko www.lehiagune.com webgune berrian eta info@lehiagune.com posta elektronikoan (Leire Illarramendi).

Lehiagune enpresen eta enpresarien tresna bat da, eta hala izan behar du. Horregatik, ekimenak parte hartzeko deia egin nahi die enpresari eta zuzendaritza-karguei, denen konpromisoarekin eta ikuspegiarekin proiektu sendo eta anbiziotsu bat sortzeko hasieratik.

info+: www.lehiagune.com

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak