Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 ekaina, 2018 Digitalizazioa I+G Enpresa digitala

Indumetal enpresak teknologia digitala txertatu du GEEHen garraioaren logistika optimizatzeko

SPRI Taldearen Industria Digitala programaren laguntzarekin

SPRI Taldearen Industria Digitala programaren laguntzarekin

 

Indumetal Recycling enpresak teknologia digitalean oinarritutako sistema bat diseinatu du, bere bitartez gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen (GEEH) garraiorako prozesu logistikoaren trazagarritasuna hobetzeko. SPRI Taldearen “Industria Digitala” programaren laguntzarekin sortutako Gisir sistema logistikoa aitzindaria da Espainian, eta proba fasean dago. Beraizik diseinatuta dago GEEHak bildu eta garraiatzeko prozesuaren informazio eta erregistro guztiak digitalizatzeko, horrek zorroztasuna, segurtasuna eta azkartasuna bermatuko duelarik.

 

GEEHak Espainiako hainbat puntutan bildu eta Indumental Recycling enpresaren instalazioetara eramaten dituzten garraio-flotako ibilgailuek gailu digitalak izango dituzte, hondakinen bilketa eta garraioa kudeatzeko behar den informazio guztiarekin. Horri esker denbora errealeko komunikazioa edukiko dute operazioen kontrol zentroarekin, erabakiak azkarrago hartuko dira eta prozesua modu eraginkorragoan kudeatuko da.

 

Ibilbideak geo-kokatzeko mekanismoen bitartez prozesu osoaren trazagarritasuna optimizatuko da eta, besteak beste, posible izango da hondakinen garraioaren karbono aztarna neurtzea eta horrela inpaktua minimizatzea, eraginkortasun eta sostengarritasun irizpideak erabili ahal izango baitira ibilbideak aukeratzeko.

 

Ekimen hau kokatzen da Indumetal Recycling enpresak bere jardueraren alderdi guztien berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren alde egin duen apustuaren barruan, zeinaren helburua baita GEEHen kudeaketa optimo eta sostengarria bermatzea, eta horrela, ekonomia zirkularra sustatzea.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak