Toribio Echevarria Sarien 28. edizioa aurkeztu da

16 maiatza, 2018

 

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen dituzte, eta berrikuntza teknologikoagatik bereziki nabarmentzen diren ekimen sortzaileak aintzatesten eta babesten dituzte. Irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, laguntza, aholkularitza eta prestakuntzako programetarako sarbideaz gain.

Edizio honetan, gainera, bi sari berezi emango dira, bakoitza 5.250 €-koa. Sari horiek zuzenduta egongo dira Enpresako ideiak/proiektuak eta Enpresa berria kategorietan proiektu irabazlea edo finalista duten Eibarko ekimenetara.

 

Toribio Echevarria Sariak sortu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko ekimen sortzaileak aintzatesteko eta haien sustatzaileei beren jardueraren hasieran laguntzeko, eta ideia eta proiektu ekintzaileen EAEko lehiaketa nabarmena bilakatu da. Sari hauen helburua da proiektu ekintzaileen ekimena, berrikuntza, ekintzailetza-ahalmena, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aintzatestea, berrikuntza teknologikoa bereziki azpimarratuta.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako gerenteak gaur goizean aurkeztu dute deialdi berri hau Eibarko udaletxean. Toribio Echevarria Sariak duela 28 urte sortu ziren, eta helburu dute oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak garatzea, kalitatezko enplegua sor dadin erraztea, enpresetan berrikuntza teknologikoa bultzatzea eta ekintzailearen figura baliaraztea.

Bere esku-hartzean, Miguel de los Toyos-ek sarien bilakaera nabarmendu du, eta arreta berezia jarri du aurtengo deialdian bi kategorietan finalistak edo irabazleak diren eibarko enpresentzako sortu diren bi sari berrietan “enpresa-ehunak Toribioak hiriaren parte direla ikus dezan” helburuarekin. Marisa Arriolak, bere aldetik, sari hauek euskal ekintzailetza inguruan erreferentzia direla azpimarratu du eta lurraldearen etorkizunerako ekintzaile perfila duten pertsonak eta baliozko enpresa proiektuak identzifikatzen laguntzen dute”.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaitzen da

Deialdi berri honen aurkezpen ekitaldian ere Adrian Odriozolak ere parte hartu du, enpresak “Enpresa-Ideia/Proiektuak” kategorian iazko saria irabazi zuen KirolDNA enpresaren sortzailea, nork sari honek bere proiekturako ekarri duen bulkada nabarmendu duen, eta beste ekintzaile batzuei ekimen honetan parte hartzeko animatu die “proiektu baten hazia hazten laguntzen duelako”.

Aintzatespen horien deialdian bereziki nabarmentzen dira honako helburu hau duten berrikuntza teknologikoko prozesuak: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarea berritu eta modernizatzeko kultura finkatzen laguntzea, enpresak sortuta eta daudenak garatuta.

Sariak bi kategoria hauetan biltzen dira: “Enpresako ideiak/proiektuak” eta “Enpresa berria”. Horietako bakoitzak 10.500 euroko diru-laguntza du, eta aukera ematen du laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako programetan sartzeko. Era berean, beste bi sari daude garapen teknologikoan edo nazioartekotze-prozesuan laguntza behar duten ekimenetara zuzenduta.

Edizio honetan, gainera, bi sari berezi emango dira, bakoitza 5.250 €-koa. Sari horiek zuzenduta egongo dira Enpresako ideiak/proiektuak eta Enpresa berria kategorietan proiektu irabazlea edo finalista duten Eibarko ekimenetara. Eibarko Udalak ematen duen sari berezi horren helburua da udalerrian enplegua eta jarduera berritzaileak sortuko dituzten enpresa-proiektuen garapena bultzatu eta aintzatestea.

Sariketa hau sortu zenetik, 600 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako proiektuetan 38 milioi euro inguru inbertitu dira, baita 750 lanpostutik gora sortu ere (gehienak kualifikazio handikoak).

Aurtengo sari-banaketako ekitaldia datorren uztailaren 18an izango da, goizeko 11etan, Tekniker Fundazioaren eraikinean. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen honetan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak. Halaber, lankide dira ere Gipuzkoako Bazkundea, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI, eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburu-elkarteak.

+info: www.toribioechevarria.com