Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 apirila, 2018 Ekintzailetza I+G Start up UP Euskadi

Ehun bat euskal enpresa MetalMadrid ekitaldiaren hamaikagarren edizioan

...Automatizazioa eta robotika, IoT, compositeak, soldadura, azaleren tratamendua, neurketak, ikuskaritza, kalitatea eta testing-a, makinentzako osagaiak, NBEak, azpikontratazioa, makina-erreminta, 3D inprimaketa…

90etik gora euskal startup eta enpresa joango dira aurten MetalMadrid ekitaldira beren konponbideak eta produktuak erakustera. MetalMadrid irailaren 26an eta 27an egingo da Madrileko azoka-eremuan, Composite Spain eta Robomatica azokekin batera.

MetalMadrid ekitaldiaren helburua da toki berean biltzea sektoreko enpresak eta balizko bezeroak, bertatik bertara ezagutarazteko hainbat arlotako azken nobedadeak: automatizazioa eta robotika, IoT, compositeak, soldadura, azaleren tratamendua, neurketak, ikuskaritza, kalitatea eta testing-a, makinentzako osagaiak, NBEak, azpikontratazioa, makina-erreminta, 3D inprimaketa…

Aurten, azokak ahalegin berezia egingo du aurrera egiteko sektore horien eraldaketa digitalean. Azoka antolatzen duen Easyfairs erakundeak hainbat nobedade dakartza aurtengo edizioan, apustu egin duelarik bisitariaren esperientzia digitalaren alde:

  • Smart Badge: akreditazio interaktiboetan eta irakurle digitaletan oinarritutako teknologia bat, bisitarien eta erakusleen arteko harremana hobetzeko.
  • Connected Manufacturing: apropos prestatutako gune bat, norbere negozioa industria konektatu berriari egokitzeko konponbideak erakusteko.
  • Innovation Area: enpresa eta erakusleentzako gune bat, industria desberdinetako nobedadeak erakusteko.

 

Horretaz guztiaz gain, ahalegin handia egingo da networking gune gehiago jartzeko ekitaldiko aisialdi-eremuetan, eta espazio bikoitz bat prestatuko da hitzaldi, mahai-inguru, kasu arrakastatsu, eta abarrentzat.

Informazio gehiagorako: www.metalmadrid.es

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak