Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 ekaina, 2018 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Daniel Brett (CounterCraft): “Basque CyberSecurity Centre-k nazioarteko presentzia eta garrantzia izaten lagunduko digu”

CounterCraft startup donostiarrak hizpide hartu ditu nazioartean lortu duen arrakastaren gakoak, eta dagoeneko prestatzen ari da merkatu berrietan sartzeko

CounterCraft startup donostiarrak hizpide hartu ditu nazioartean lortu duen arrakastaren gakoak, eta dagoeneko prestatzen ari da merkatu berrietan sartzeko

 

Zibersegurtasun sektoreko CounterCraft startupak hazkundearen aldeko apustua egin du, negozio-eredu berritzaile bat eskainiz, plantilla neurrian indartuz eta nazioarteko merkatuetara begiratuz. Bi urte eta erdi baino ez dituen arren, Donostiako bere egoitzatik jauzi egin du Erresuma Batura eta Estatu Batuetara, eta epe ertainean beste herrialde batzuetan lurreratzea espero du, hala nola Alemanian, Frantzian, Holandan, Suedian edo Norvegian. Konpainiako plantilla ia %100 hazi da 2018an (gaur egun 23 langile ditu).

 

CounterCraft enpresa protagonista izan da ekainaren 8an Donostian egindako Deusto Business School ekitaldian.  Tecnalia Ventures-ek antolatzen du ekitaldi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Izarra Fundazioaren laguntzarekin, eta edizio honen helburua izan da ezagutzera ematea CounterCraft konpainiaren esperientzia, hasi sorreratik eta gaur egun bizi duen eskalatze prozesuraino. Eskalatze prozesu horretan abiatu baino lehen 2 milioi euroko finantzaketa erronda bat jaso du, non parte hartu duten Adara Ventures, Orza, Telefónica Open Future –Wayra sarearen bitartez- eta Evolution Equity Partners-ek.  Eta ezin ahaztu enpresaren nazioartekotze esperientzia.

 

Ekitaldia baino egun batzuk lehenago mintzatu ginen Daniel Brett-ekin, CounterCraft enpresako fundatzaile eta Estrategiako zuzendariarekin, zeinak asmoa baitzuen Pitch&Pintxo ekitaldiko hitzaldia emateko. Danielek esan zigun “startup batentzat zaila dela nazioartekotze prozesu bati aurre egiteko behar diren baliabideak lortzea”. “Jendea sartu dugu gure merkatu guztietan (Espainian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan), zibersegurtasunaren sektorea batez ere konfiantzan oinarritzen delako.  Irudia eta mezuak landu behar dira jendearen konfiantza lortzeko. Lan handia egin dugu konfiantza hori lortzeko, adibidez, ekitaldi fisikoetara joan gara (hala nola, azokak, hitzaldiak), prentsarekin hitz egin dugu, eta banan-banan bisitatu ditugu bezeroak, gure gaitasunak azaltzeko eta euren feedback-a jasotzeko”.

 

CounterCraft enpresak Britainia Handiko merkatuaren aldeko apustua egin du, eta Daniel Brett-ek horren arrazoiak azaldu dizkigu: “Ingelesez mintzatzen den merkatu bat da, eta Europako handienetakoa. Merkatu horretan arrakasta lortzen badugu, baliteke arrakasta hori beste herrialde batzuetara estrapolatu ahal izatea. Bestalde, enpresa europarra gara, Espainian langileak dituena, baina baita ere Erresuma Batuan. Merkatu berrietara irekita posible da lan-nitxo berrietan sartzea eta profesional kualifikatuak aurkitzea, gaur egun oso zaila baita horrelako profilak aurkitzea Euskadin”.

 

Zaila da Euskadin zibersegurtasunaren sektoreko profesionalak aurkitzea, azken urteotan asko hazi delako arlo horretako enpresen ekosistema, eta atzerriko enpresak hasi dira horretaz jabetzen. “Martxoan San Frantziskon izan ginen, RSA Conference ekitaldian, zibersegurtasunaren munduko azoka garrantzitsuenean. Han zeuden Espainiako sei enpresetatik bi Madrilekoak ziren, beste bat Bartzelonakoa, eta beste hirurak Donostiakoak. Horrek harro sentiarazten gaitu eta ikusarazten digu zer gertatzen ari den Euskadin zibersegurtasunaren munduan” azpimarratu du Daniel Brett-ek.

 

Administrazioek ere zerikusia izan dute zibersegurtasunaren bultzada horrekin, erakutsi baitute interesatzen zaiela ekosistema hori sortu eta indartzea. “Seinale oso onak ikusten ari gara, adibidez Basque CyberSecurity Centre (BCSC) edo Ziur-Industrial Cyber Security Center Gipuzkoa martxan jarri izana. BCSC ikur bat da, eta laguntza handia emango die hiritar nahiz enpresei zibersegurtasuna hobetzeko. Halaber, lagungarri izango da nazioartean presentzia eta garrantzia lortzeko, eta Euskadiko zibersegurtasun produktuak Europako beste herrialde batzuetara esportatzeko” diote CounterCraft enpresako ordezkariek.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak