Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 15 Marzo, 2018 Nazioartekotzea

Intergune 2018. Inaugurazio Jardunaldia

Intergune+ topagune bihurtu da; topagune bat, non euskal enpresek informazio baliagarria jaso dezaketen nazioartekotze-zerbitzuen arloko eskaintzari, Europako politikei, herrialde gorakorrei eta atzerrian izan ditzaketen enpresa-aukerei buruz. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatzen du Foroa, SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia sortu berriaren bitartez   Ainhoa Ondarzabal, Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze zuzendaria     Irekiera instituzionala Arantxa Tapia, Eusko […]
Intergune 2018
Intergune 2018. Inauguración

Intergune+ topagune bihurtu da; topagune bat, non euskal enpresek informazio baliagarria jaso dezaketen nazioartekotze-zerbitzuen arloko eskaintzari, Europako politikei, herrialde gorakorrei eta atzerrian izan ditzaketen enpresa-aukerei buruz. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatzen du Foroa, SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentzia sortu berriaren bitartez

 

Ainhoa Ondarzabal, Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze zuzendaria

 

 

Irekiera instituzionala

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua

Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak, adierazi du Euskadik nazioartekotzearen alde egin duen apustua sei herrialdetan zentratuko dela: Alemania, Italia, Erresuma Batua, Txina, Mexiko eta Estatu Batuak. “Enpresaren nazioartekotzea Euskadiko Politika Industrialaren zutabe garrantzitsuenetako bat bihurtu da”, baieztatu du sailburuak eta aipatu du Eusko Jaurlaritzak “laguntasun handiagoa eman” nahi diela euskal enpresei atzerrira irtetean, “batez ere beren kabuz moldatu ezin duten enpresa txikiei”

Arantxa Tapiak segurtatu du esportazioek osatzen dutela BPGaren %30 baino gehiago, gainera, “egiaztatu dugu ohiko esportatzaileen kopurua %16 handitu dela azken 4 urteetan eta esportatzaile handien kopurua ere -50 milioi eurotik gorakoak- %18 hazi dela”.

 

 

Mahai-ingurua: “Nazioartekotze esperientziak tamainaren arabera”

“Nazioartekotze esperientziak tamainaren arabera” mahai-ingurua egin da, non lau enpresek (Ega Master, Inkoa, Irizar eta Lantek) atzerrira irteteak dituen erronkak komentatu baitituzte.

“Bi gauza behar dira atzerrira irteteko: batetik, negozio ideia on bat eta lantalde motibatu bat eta, bestetik, atzerriarekin komunikatzea” adierazi du Aner Garmendiak, Ega Master enpresako zuzendari nagusiak. Lantek enpresako zuzendari nagusi Alberto Martinezek azpimarratu du, zuzendaritzaz gain, lantaldeak ere “norabide berean” egin behar duela arraun, eta helburua dela “bide zuzena egitea, ez erosoena”.  Rafael Sterling-ek, Irizar enpresako Nazioarteko zuzendariak, esan du zailena dela atzerrira joateko prest dauden ongi prestatutako langileak lortzea. Lua Legazpik, Inkoa enpresako merkatu multilateralen arduradunak, baieztatu du jarrera pertsonala funtsezkoa dela arrakasta izateko.

 

 

 

 

Enpresak Nazioartekotzeko Plan Estrategikoa 2017-2020. Euskadiko Nazioartekotze Agentzia – Basque Trade and Investment

 

Intergune foroan aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzak aurten abiarazi duen Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren planak. Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.

 

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren programak eta zerbitzuak

 

Iñaki Ezkurra, arduradun sektoriala, Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaritza

 

 

“Basque Country Lizitazioak plataforma”. Hasierako lorpenak eta 2018rako planak

 

Agustin Arostegi, Programen arduraduna, Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaritza

 

 

Garapenerako Banku Multilateralen proiektuek dakartzaten negozio aukerak

 

Emilio Bunge, Development Finance International, Inc.-ko (DFI) kudeatzaile nagusia

 

 

Euskal Klusterrentzako laguntza beren nazioartekotze prozesuan”

 

AFM Advanced Manufacturing Technologies

Juanjo Gómez, Nazioartekotze Saila

 

 

BCLM, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioa

Inmaculada Ugarteche, BCLMko Idazkaritza Teknikoa

 

 

ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzaren Kluster Elkartea

Jon Ansoleaga, Zuzendaria

 

 

GAIA EAEko Ezagutza eta Teknologia Industrien Elkartea 

Begoña Benito.  Gaia

 

 

Inbertsioak erakartzea. Invest in the Basque Country

Marian Ibarrondo, Invest in the Basque Country-ko arduraduna.

Marian Ibarrondo atzerriko inbertsioa erakartzeaz mintzatu da, eta esan du azken sei urteotan bikoiztu egin dela. “2006-2011 artean 2.980 milioi euro izan baziren, 2012-2016 urteen artean 6.565 izan dira. Madril eta Bartzelonaren ostean, Euskadi da inbertsio gehien erakartzen duen Estatuko hirugarren hiriburua”.

 

 

 

Intergune 2018. Aurkezpenak

 

 

Lotutako albisteak

Observatorio Automoción 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-ko Automozio Behatokiak 2023ko bigarren erdian sektorearen berreskurapena erakusten du
Irakurri gehiago
Materis Primas Observatorio 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-k lehengaien nazioarteko merkatua aztertzen du Behatokiaren edizio berri batean
Irakurri gehiago
Italia Automoción Informe 14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du
Irakurri gehiago
Dispositivos médicos Francia 7 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Irakurri gehiago
OBSERVATORIO TD 26 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
T&B Behatokiaren edizio berria argitaratu du BT&I-k : energia-sektorearen azterketa orokorra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak