Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 19 Marzo, 2018 Nazioartekotzea

Intergune 2018. Ekialde Ertaina: Arabiar Emirerri Batuak, Golkoko Lankidetza Kontseiluan lan egiteko hub gisa

Aukerak eta erronkak Arabiar Emirerri Batuetako merkatuetan

 

Arabiar Emirerri Batuak (AEB) Golkoko Lankidetza Kontseiluko (GLK) herrialdeetara sartzeko operazioen gune bihurtu dira azken urteotan, eta trebezia handiz posizionamendu aparta lortu dute finantza, merkataritza zein logistika arloetako “hub” gisa Ekialde Ertaineko eragin-eremu zabal baterako. Eremu horrek gaur egun Afrika eta Asiako zenbait herrialde ere barne hartzen ditu.

 

Gai direnez negozio-aukera handiak sortzeko ekimen berriak garatzean, aukera-iturri oparoa dira gure inguruko enpresa aurreratuenentzat, zeintzuei ezinbestekoa baitzaie errealitate berri hori ezagutzea eta merkatu horietan eskaintzea beren produktu eta zerbitzu lehiakorrak.

 

Boris Ritter-ek, Basque Trade and Investment agentziak AEBetan duen aholkulariak, hizpide izan zituen Emirerrien ezaugarriak eta berezitasunak, batez ere Saudi Arabiarenak, berak baitu ekonomia indartsu eta garatuena.

 

Une honetan ekonomia indartsua dauka, aukera handiak eskaintzen dituena euskal enpresentzat, bai eraikuntza sektorean (azpiegitura handiak eraikitzen ari da), eta bai turismo eta ostalaritzakoan.

 

Saudi Vision 2030 bezalako proiektu instituzionalek helburutzat dute herrialdearen ekonomia egituratzea sektore pribatuari eta gobernuaren ekimenei zabalduz, horrela petrolio industriarekiko menpekotasuna (BPGaren %80) ordezkatzeko.

 

Mega-inbertsioen eredu da orobat Dubai Expo 2020 proiektua, Dubaik munduari erakutsi nahi dion proiekzio berriaren plataforma izango dena, eta baita ere bere erreforma ekonomikoen oinarria, hartarako sortuz beharrezkoak diren azpiegitura berriak eta horiek sostengatzeko zerbitzuak. Oraindik lizitazio asko geratzen dira esleitzeko, eta interesatuta dauden euskal enpresek Internet bidez eman dezakete izena ekitaldi horren web orrian (https://expo2020dubai.ae).

 

Berriztagarriak 2020 Programaren helburua da %25eko ordezkatze-portzentajea lortzea (gaur egun %10erainokoa da).

 

Sektorean hain garrantzitsuak diren Arteche bezalako euskal enpresak modu aktiboan ari dira parte hartzen Emirerrietako energia elektrikoaren garapenera bideratutako proiektu handietan.

 

Badira jarduera eta pisu handiko beste sektore batzuk ere, horietako bat “utilities” hornitzaileena, hau da, gas, argindar, ur edo autopista zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten konpainiena. Hondakinen kudeaketa edo uren tratamendua, eskaera handiko sektoreak dira.

 

 

Bestalde, Grupo Dorlet, S.A. taldeko zuzendari nagusi Aitor Goikoetxeak eskualde horretan duten ezarpen-proiektua aurkeztu zuen, esanez haren barruan martxan jarri dutela Dubain bulego bat 2013tik hona arrakastaz ari dena lanean, eta baita ere azaldu zituen merkatu garrantzitsu horrek segurtasun integralean espezializatutako bere enpresarentzat izan dituen abantailak eta desabantailak.

 

 

Intergune 2018. Aurkezpenak

 

Lotutako albisteak

Observatorio Automoción 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-ko Automozio Behatokiak 2023ko bigarren erdian sektorearen berreskurapena erakusten du
Irakurri gehiago
Materis Primas Observatorio 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-k lehengaien nazioarteko merkatua aztertzen du Behatokiaren edizio berri batean
Irakurri gehiago
Italia Automoción Informe 14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du
Irakurri gehiago
Dispositivos médicos Francia 7 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Irakurri gehiago
OBSERVATORIO TD 26 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
T&B Behatokiaren edizio berria argitaratu du BT&I-k : energia-sektorearen azterketa orokorra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak