Featured image

NotebookLM: Googleren AA multimodala


NotebookLM Googlek garatutako Adimen Artifizialeko tresna da, eta zoru dokumentu, esteka eta lan-material propioetatik abiatuta laguntzaile birtual pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du. Beste txatbot batzuk ez bezala, hau zuk igotako iturrietan soilik oinarritzen da. Hortaz, enpresaren ezagutza zentralizatzeko eta erantzun fidagarriak, zitatuak eta zure negozioaren benetako testuingurura egokituak eskaintzeko aukera ematen du.
Ikastaro honetan, urratsez urrats azalduko dizute zure enpresaren informazioa koaderno digitaletan nola antolatu, laguntzaileari nola galdetu eta hainbat eduki mota nola sortu: artikuluak, aurkezpenak, infografiak, azalpen-bideoak zein podcastak. Horrez gain, koadernoak modu seguruan nola partekatu eta datu sentiberak babesteko zer alderdi kontua hartu erakutsiko dizute.
Prestakuntza mikroenpresentzat dago pentsatuta batik bat eta azalpen irisgarria eta egoera errealei aplikatutako ariketa praktikoak uztartzen ditu. NotebookLM zure testuinguruan nola aplikatzen den ikusteko bost erabilera-kasu ikusiko ditugu, bai barne-zereginetarako, bai bezeroen arreta erakartzeko edo edukiak sortzeko.
 

Helburuak

- NotebookLM zer den eta Geminiren moduko adimen artifizialeko beste tresna batzuengandik zertan desberdintzen den ulertzea.
- Hainbat iturritako koaderno digitalak sortzen ikastea eta bere funtzionalitate guztiak aprobetxatzea.
- “Studio” ataleko tresnak esploratzea eduki interaktiboak sortzeko.
- Koadernoak modu seguruan nola parteka daitezkeen ikastea eta datu konfidentzialak babestea.
- Ikaskuntzak enpresa-ingurunera bideratutako kasu praktikoetan aplikatzea.

 

EDUKIA

Sarrera
- Zer da NotebookLM?
- NotebookLM eta Geminiren arteko desberdintasunak
- Tresnara nola sartu

Koaderno digitalak sortzea
- Koaderno baten anatomia: iturriak, txata eta studio
- Onartutako dokumentuak eta letra tipoak igotzea
- Jardunbide egokiak edukiak kargatzeko garaian

Txatbota erabiltzea
- Interakzioa laguntzailearekin
- Erantzunak sortzea iturria aipatuz
- AAren haluzinazioekin kontuz ibiltzea

“Studio” ataleko tresnak
- Artikuluak, fitxak, eskemak, galdetegiak eta infografiak sortzea
- Podcastak eta bideo-laburpenak egitea dokumentuetatik abiatuta

Pribatutasuna eta partekatzea
- Zer gertatzen da NotebookLMn kargatzen diren datuekin?
- Koadernoak partekatzeko aukerak

Ariketa praktikoak
- 1. kasua: Txabota enpresaren webeko edukiarekin
- 2. kasua: Laguntzailea barne-dokumentazio teknikoarekin
- 3. kasua: Merkatuko joeren analisia kanpo-iturriekin
- 4. kasua: Produktu finantzarioen edo komertzialen alderaketa
- 5. kasua: Marketineko edukiak birziklatzea txosten batetik abiatuta

Norentzat

Negozioaren barneko ezagutza antolatzeko eta hobeto aprobetxatzeko adimen artifiziala aplikatu nahi duten mikroenpresetako langileak, autonomoak eta ekintzaileak.

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.