MARKETPLACEAK MENDERATZEN: Merkataritza elektronikoan arrakasta izateko estrategiak
Marketplaceak funtsezko plataformak bilakatu dira merkataritza elektronikorako. Izan ere, mundu osoko kontsumitzaileengana iristeko aukera ematen diete neurri guztietako negozioei.
Esaterako, Amazon, Alibaba edo PC Componentesen gisako plataformek, produktuak erakustea errazteaz gain, merkatua modu eraginkorrean segmentatzeko aukera eta saltzaileen arteko lehiakortasun dinamikoa eskaintzen dituzte.
Ingurune lehiakor horietan marken presentzia ezartzeko eta optimizatzeko estrategia giltzarriak aztertzen ditu ikastaro honek, hala nola inbentarioen kudeaketa, publizitate aurreratua eta produktuen zerrendak optimizatzea.
Helburuak
Eragin handiena duten marketplace-plataformak aprobetxatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, online salmentak maximizatzeko. Ikastaroak barne hartuko ditu produktuen zerrendak sortzea eta kudeatzea, eta marketplaceetan publizitatea egiteko estrategiak ezartzea.
Edukia
• Marketplaceen aurkezpena eta mundu mailako merkataritza elektronikoan duten garrantzia.
• Marketplace plataforma nagusien berrikuspena.
• Produktuen zerrendak sortzea eta optimizatzea.
• Inbentarioen kudeaketa eta bidalketen logistika.
• Marketplaceetako publizitatearen oinarriak: aukerak, konfigurazioa eta estrategiak.
• Audientziaren segmentazioa eta eskaintzaren pertsonalizazioa.
• Errendimenduaren analisia eta optimizazioa: arrakastarako giltzarriak diren tresnak eta metrikak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.