INSTAGRAM II: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko (ONLINEKO WEBINARRA)
Instagram I ikastaroaren jarraipena, Instagramek enpresetarako duen profilaren kudeaketan oinarrituta. Ikastaroan erabilera eta nobedade guztiak landuko ditugu, horien artean egonik Instagram Stories eta sare sozial horren azken eguneraketak, gure marka edo negozioari nabarmentasun handiagoa emateko. Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.
Helburuak
Ikastaroarekin nahi dugu:
• Tresnaren azken eguneraketak ezagutzea
• Instagrameko algoritmoaren funtzionamendua ezagutu
• Instagrameko iragarkiak ezagutu eta sortu
• Instagram Stories-era egokitutako edukiak sortu
• Instagram Stories-en integratu
• Instagram Stories-eko kasu arrakastatsuak ezagutu
• ISko argitalpenen programazioa
• Instagram Shopping erabili
• Instagram TV erabili
Edukia
• Instagram 2019ko nobedadeak
• Instagrameko algoritmoaren funtzionamendua
• Zure kontuaren eta bere posizionamenduaren garrantzia
• Instagram eta Instagram Stories-en dauden iragarki motak
• Instagram eta Instagram Stories-en nola sortu iragarkiak
• Instagram Stories-en bilakaera sortu zenetik 2019ra
• Instagram Stories-en funtzionamendua gaur egun
• Instagram Stories-eko edukiak eta interakzioa
• Instagram Stories-eko kasu arrakastatsuak
• Instagram Stories-eko argitalpenen programazioa
• Instagram Shopping eta E-commerce-n duen aplikazioa
• Instagram TV: TB interaktiboko formula berria
* Ikastaroaren jarraipena hobetzeko, aldez aurretik Instagram webgunean izena ematea gomendatzen da:
https://www.instagram.com/
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.