Featured image

Google Drive y Calendar: Hodeian sortu, partekatu eta kolaboratu (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro hau Google Drive-rekin dokumentuak sortu eta Google Calendar-ekin egutegiak egin nahi dituzten enpresa txiki eta autonomoei zuzenduta dago, arreta berezia jarriz horiek beste erabiltzaileekin partekatu eta lankidetzan lan egitean.

Helburuak

Google Drive eta Google Calendar erabiltzen ikasiko duzu -sortu, partekatu eta kolaboratu-, hodeiko informazioa kudeatzeko eta agendak eta egutegiak kudeatzeko, hurrenez hurren.  

 

Edukia

  • Nola sortu kontua Google Drive / Calendar-en
  • Instalazioa ordenagailu eta mugikorrean
  • Google Drive hasierako orria eta ezarpen pertsonalak.
  • Dokumentuak sortu, igo eta editatu
  • Karpetak eta dokumentuak partekatu
  • Inprimakiak sortu (inkestak)
  • Hasierako orria eta Google Calendar-en ezarpen pertsonalak
  • Egutegien kudeaketa
  • Ekitaldien kudeaketa
  • Egutegiak partekatu
  • Publizitate/pribatutasuna kudeatzea Google Calendar eta Drive-n

   

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.