Featured image

YOUTUBE: Areagotu zure irismena eta ikusgarritasuna

Markaren posizionamendurako eta edukien marketinerako plataformarik boteretsuenetako bat da Youtube. Izan ere, bideoak argitaratzeko leku bat eskaintzeaz gain, munduko bilatzailerik handienetako bat da, eta hilean 2 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu. Zure online presentzia nabarmentzen eta publiko zabalago batengana iristen lagun diezazuke sare sozial honek, SEOaren eta eduki optimizatuaren estrategiak aplikatuz. Ikastaroan zehar, publikoaren beharrei eta bilaketei erantzuten dien eduki esanguratsua sortzen ikasiko dute partaideek. Bideoetako interakzioen bidez bezeroekiko harremanak eraikitzen, bideoen errendimendua neurtzen eta aztertzen eta, horren arabera, marketin-estrategiak doitzen ere ikasiko dute.

 

HELBURUAK 

 

• Youtuberen garrantzia ezagutzea, posizionamendurako eta edukien marketinerako tresna gisa.
•Youtuberen erabilera eta enpresa mailan duen potentziala ezagutzea
• Posizionamendu-teknikak aplikatzea, Youtubeko bideoen ikusgarritasuna hobetzeko eta markaren irismena handitzeko.
• Erabiltzaileen beharrei eta galderei erantzuten dien eduki esanguratsua eta optimizatua identifikatzea.
• Bideoen errendimendua neurtzea eta aztertzea.

 

EDUKIA

 

 • Youtuberi buruzko sarrera, eta markaren posizionamendurako eta edukien marketinerako duen garrantzia.
• Bideo motak (horizontalak eta Shortak).
• Profesionalentzako eta enpresa txikientzako kontua sortzea.
• Kontuaren konfigurazioa eta profilaren optimizazioa.
• Bideoak sortzea; beharrezko ekipoa eta grabatzeko oinarrizko teknikak.
• Bideoak kargatzea eta optimizatzea, Youtubeko ikusgarritasuna hobetzeko. SEOrako eduki esanguratsua eta optimizatua sortzea.
• Bezeroekiko interakzioa, iruzkinen eta beste interakzio-funtzio batzuen bidez.
• Bideoen errendimendua neurtzea eta aztertzea, eta horren arabera marketin-estrategiak egokitzea.

 

 

NORENTZAT


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?


Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.