Featured image

TikTok I: bideo biralen bidezko estrategia zure negozioarentzat (ONLINEKO WEBINARRA)

TikTok azken boladan interes gehien pizten ari den sare soziala da. Ikastaro honetan bere oinarrizko ezaugarriak ikasiko ditugu: demografia, erabilera ereduak, eduki motak, hazkunde estrategiak, dirua irabazteko ereduak, etab. Aisialdi eta dantzaz gain, TikTok negozio-helburuak lortzeko kanal berria ere bada. Hortaz gain, zabaldu berri duen iragarki plataformaren ezaugarriak ere ikusiko ditugu. TikTok-en publizitate kanpainak merkaturatzeko aukera bikaina da gaur egun, gure enpresaren edo bezeroen negozioen helburuak lortzeko. Beste RRSS batzuekin egindako kanpainen eta alderaketen adibideak ikusiko ditugu.

Helburuak: 

  • TikTok-en ezaugarriak ezagutu.
  • Tiktok negozio batean nola erabili.
  • TikTok Ads iragarki plataformaren ezaugarriak ezagutu.
  • Kanpainen hainbat adibide ezagutu.

 

Edukia

1.    TikToken Sarrera eta Mitoak

    ○    Plataformaren aurkezpen orokorra
    ○    Audientzia helduen estatistika gakoak
    ○    Aurrez ezarritako ideiak desmuntatzea: “Dantzak bakarrik” / “nerabeentzat bakarrik”

2.    TikTok negozioarentzat: Zergatik da garrantzitsua?

    ○    Bere irismen organikoaren eta markarentzat eta salmententzat duen potentzialaren azalpena
    ○    Zure presentzia zertan oinarritu
    ○    TikTok ulertzea

3.    Estrategia Definitzea

    ○    Helburuak (ikusgarritasuna, leadak, salmentak)
    ○    Xede-audientzia (identifikazioa eta beharrak)
    ○    Balio-proposamena / Mezu nagusia

4.    Oinarrizko Funtzioen Errepasoa

    ○    Profil optimizatua nola lortu
    ○    Kontu motak (pertsonala, sortzailea, business) eta desberdintasunak
    ○    Atal nagusiak: “Zuretzat”, “Jarraitzen”, profila, jakinarazpenak...
    ○    Istorioak, duoak, itsatsi... hizkera

5.    Edukia nola argitaratu (edizioan sartu gabe)

6.    Ondorioak eta galdera-erantzunak

    ○    Gakoen laburpena
    ○    Galderak eta lehen saioaren amaiera


 

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.