Teknologiari dagokionez eguneratu zure burua
"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.
Metodologia:
Teknologiaren inguruko formakuntza dosis txikia.
Metodologia praktiko, dinamiko eta partehartzailean oinarritua. Lortu nahi dena
da, partehartzaileek oinarrizko informazio eta formakuntza bat jasotzea, eta,
horrela, bertan ikasitakoa ondoren bere enpresaren egunerokotasunean aplikatu
ahal izatea bere kontura.
Nori Zuzendua:
Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta
enpresariak.
Formatzailea nor da:
Mondragón Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko
irakasle eta adituak.