Featured image

TEAMS: Produktibitatea eta Komunikazioa zure taldearekin (ONLINEKO WEBINARRA)

Office 365 Microsoften lainoko produktibitateko plataforma da. Bere aplikazioen artean, TEAMS, denbora errealean taldeek elkarlanean lan egiteko pentsatuta dagoen gunea, nabarmendu behar dugu: komunikaziorako, bileretarako eta fitxategiak modu partekatuan erabiltzeko zentroa da. Ikastaro honetan, Office 365en beste aplikazio batzuk txertatzeko aukera ere eskaintzen duen tresna ezagutuko dugu. Gainera, ingurunea zure taldeko beharren arabera pertsonaliza daiteke.

 

Helburuak

Helburua da TEAMSen funtzionalitateak sakon ezagutzea. Telelana eta taldeen arteko elkarlana modu eragingarrian egiteko aukera ugari jasotzen duen tresna da.

Edukia

  • Office 365en sarrera laburra laneko ikuspegi berria ulertzeko: edozein tokitatik elkarlanean aritzeko eta partekatzeko aukera
  • Teams Instalatzea eta konfiguratzea
  • Taldeak sortzea eta horien arteko komunikazioa
  • Taldeen kudeaketa. Nola sortu elkarrizketak: kanalak eta txatak.
  • Fitxategiak kudeatzea. Partekatzea eta elkarrekiko egiletza.
  • Bideodeiak eta bilerak. Deitzea eta gonbidatzea. Berehalako bilerak.
  • Nola egin lan gure erakundetik kanpo dauden erabiltzaileekin (teams lizentziarekin eta lizentziarik gabe).
  • Jakinarazpenak eta alertak kudeatzea.
  • Ekitaldietarako teams

 

Norentzat

 

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.