Podcastinga I: Soinu-edukien ekoizpena, banaketa eta monetizazioa
DESKRIBAPENA
Edukien aroan, podcast bat izan daiteke zure negozioa ezagutarazteko eta sektoreko erreferente bihurtzeko aliaturik onena.
Baina denak ez du balio. Audio-edukiz betetako panorama batean, irratsaio tradizionalak emititu ondoren automatikoki podcast bihurtzen diren honetan, funtsezkoa da argi izatea gure podcastari zer ikuspegi emango diogun. Gure marka zuzenean sustatzeko joeran erori gabe, eta entzuleek podcast bat entzutean bilatzen dutena indartuz: eguneroko errutinatik aldentzea, interesgarria zaien eduki baten bidez.
Webinar honetan podcast bat sortzeko prozesua ezagutuko duzu, hasiera-hasieratik bertatik, zure negozioarekin lerrokatuta, gidoigintza ere aztertuta eta plataformetan argitaratu arte.
Beste era batera esanda, edukiari berari lotutako kazetaritza-alderdia landuko dugu: zer kontatu, nola kontatu eta non zabaldu.
HELBURUAK
Webinar honetan audioaren eta bideoaren arloko AA sortzailearen munduan murgilduko zara. Irratsaio tradizional batetik bereizten ikasiko duzu, eta kontzeptualizatzen, zure sektore eta audientzia potentzialaren arabera.
Podcast baten soinu-elementuak ezagutuko dituzu, baita zure lehen podcasta martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak ere.
Podcastaren ekoizpen-prozesua aztertuko dugu, gidoitik eta egutegitik hasi eta banaketaren azken faseetara arte, sustapen- eta monetizazio-estrategiak barne; izan ere, podcastaren oihartzun eta eragin handiagoa edo txiiagoa horien araberakoa izango da.
EDUKIA
1. Sarrera: Zer da podcasta?
- Podcastaren definizioa.
- Podcastaren eta irrati-programaren arteko aldea.
- Audientzia oso zatikatuak.
2. Podcast motak
- Fikziozko podcasta.
- Ez-fikziozko podcasta.
- Branded podcast.
3. Irrati-hizkuntzaren elementuak.
- Hitza.
- Isiltasuna.
- Soinu-efektuak.
- Musika.
- Nola konbinatzen dira 4 elementuak?
4. Podcast bat ekoizteko beharrezko baliabide teknikoak.
- Ezinbesteko elementuak.
- Eskuragarri dauden software motak.
5. Podcast baten plangintza eta kontzeptualizazioa
- Kontzeptua eta helburuak definitzea.
- Entzule potentzialak identifikatzea.
- Ikerketa eta edukiaren garapena.
6. Nola gidoitu podcast bat?
- Zer da podcast bateko gidoia?
- Eskaleta.
- Grabazio-kronograma.
7. Podcastaren banaketa.
- Zertan datza podcast baten banaketa?
- Podcast bat argitaratzeko beharrezko elementuak.
- Ostatu-plataformak.
- Argitalpen-egutegia.
- Banaketa-metrikak.
8. Podcast bat sustatzea.
- Sustapenerako estrategiak.
- Sustapen-metrikak.
9. Podcast bat monetaratzea.
- Sarrerak plataforma bakoitzeko.
- Publizitateko diru-sarrerak.
- Audientziaren diru-sarrerak.
10. Podcastingerako jardunbide egokiak.
11. Podcastingeko terminoen hiztegia.
HARTZAILEAK:
Podcastingaren munduan hasi nahi duten eta beren helburuekin nahiz xede-publikoaren interesekin bat datorren ikuspegi tematikoa eman nahi dioten mikroenpresak edo autonomoak.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.
