OneNote: produktibitatea optimizatzeko zure aliatua
Microsoft 365 da Microsoften hodeian dagoen produktibitate-plataforma. Eskaintzen dituen aplikazioen artean, OneNote dago. Ohar-bloka da, baina moldakortasun handia duenez, erabiltzen ikasten dutenentzat, eguneroko lanean ezinbesteko tresna bihurtzen da, baita proiektu pertsonaletarako ere.
Arakatu OneNoteren funtzionalitateak, eta eraman zure produktibitatea hurrengo mailara. Ikastaro honen bidez, OneNoteren M365 bertsioa menderatu eta eskaintzen dituen aukerak zure eguneroko lan eta proiektu pertsonaletarako aplikatuko dituzu. Egutegiarekin integratzen edo posta elektronikoarekin batera erabiltzen ikasiko duzu, OneNote modu inteligenteagoan lan egiteko gakoa baita.
Helburua
Ikastaro honen helburua da OneNoteren (M365 bertsioan oinarrituta) funtzionalitate nagusiak ezagutzea eta proiektu pertsonaletarako eta ohiko zereginetarako izan dezakeen aplikazio praktikoa ikasleei erakustea.
Edukia
• OneNotera sarrera
• OneNoteren bertsioak
• OneNoteren konfigurazioa
• OneNoteren ohar-bokaren egitura
• Oharrak idaztea
• OneNoteren bilatzailea
• Oharrei formatua ematea
• Txertatzea
• Ohar-bloka partekatzea
• Aplikazio praktikoak:
o Egutegiarekin integratzea: Bilera-aktak
o Outloookekiko integrazioa: E-mail batekin lan egitea
o Fitxategiekin integratzea: Fitxategi baten kopiarekin lan egitea
o Webgunearekin integratzea: Webguneen kopiekin lan egitea
o Barneko loturak erabiltzea: Fluxuak sortzea
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.