Featured image

NOTION: Sortu kontrol-panela zure negozioaren produktibitatea handitzeko

Notion antolaketarako eta produktibitaterako tresna da. Horren bidez, erabiltzaileek toki bakarretik oharrak, taulak, egutegiak, datu-baseak eta askoz ere gauza gehiago sortzeko aukera dute. Notion tresnaren bidez, profesionalek eta negozio txikiek beren zereginak, proiektuak eta oharrak erabiltzeko erraza eta bisuala den sistemak antola ditzakete. Gainera, denbora errealean lankidetzan aritzea ere ahalbidetzen du. Notion erabat pertsonalizagarria da; hau da, edonork egoki dezake bere behar espezifikoen arabera, baina aurrez prestatutako txantiloien kopuru handia ere badu. Horri esker, erabiltzaileak tresna modu bizkor eta eragingarrian erabiltzen has daitezke.

Ikastaro honetan, laneko zure prozesu eta metodologietara egokitzen den eta, aldi berean, eragingarritasuna are gehiago handitzeko beste tresna batzuekin integratu ahal izango duzun antolaketako eta produktibitateko sistema sortzen ikasiko dugu.
Hasteko, erakunde txiki batentzako edo profesional autonomoentzako aginte-koadroa osatzen duen txantiloi nagusi bat hartuko dugu. Ondoren, txantiloia erabiltzen, aldatzen eta bakoitzaren behar espezifikoen arabera egokitzen ikasiko dugu.

Helburua

 

Gainera, honako hauek egingo dituzu ikastaro honetan:
• Notionek antolaketarako eta produktibitaterako tresna gisa biltzen dituen ezaugarriak eta funtzionalitatea ulertu.
• Notionen oharrak, taulak, egutegiak, datu-baseak eta beste elementu batzuk sortzen eta antolatzen ikasi.
• Notion erabiltzailearen araberako behar espezifikoen arabera egokitzeko eta pertsonalizatzeko gaitasunak eskuratzea.
• Notion modu eragingarrian erabiltzeko estrategia diseinatzea lanaren antolaketa eta produktibitatea hobetzeko.

 

Edukia

  1. • Notionen inguruko hastapenak: nola funtzionatzen du plataformak eta nola nabigatu bertan?
    • Taldeko lana antolatzea: nola erabili Notion enpresa txiki bateko taldearekin elkarlanean aritzeko eta lanak koordinatzeko.
    • Kanban taulak sortu: nola erabili Notion Kanban taulak sortzeko gero proiektu eta zereginen jarraipena egiteko.
    • Datu-baseak sortu: nola erabili Notion negoziorako garrantzitsua den informazioa biltegiratzeko datu-baseak sortzeko: bezeroak, hornitzaileak eta produktuak.
    • Egutegiak sortu: nola erabili Notion ekitaldi eta zereginen plangintza eta programazioa egiteko egutegiak sortzeko.
    • Beste tresna batzuekin integratu: nola erabili beste tresna batzuekiko Notionen integrazioak lanaren eragingarritasuna hobetzeko.
    • Txantiloiak pertsonalizatu: nola pertsonalizatu Notionen txantiloiak negozio baten premia espezifikoen arabera egokitzeko.
    • Segurtasuna eta pribatutasuna: nola babestu Notionen gordeta dagoen informazioa eta nola bermatu erabiltzaileen pribatutasuna.



     
  1.  

Norentzat


Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLUNE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.