Featured image

Mailchimp II: marketin-email estrategia zure bezeroentzat (ONLINEKO WEBINARRA)

Mailchimp da gure marketin-email kanpainak sortu eta kudeatzeko topa dezakegun doako tresnarik onenetako bat. Sortu zenetik, tresna honek bilakaera handia izan du eta marketin digitaleko funtzionalitate berriak txertatu ditu. Ikastaroko bigarren bertsio honetan, Mailchimp-eko doako bertsioaren berrikuntzak landu ditugu.

Helburuak

Ikastaroaren helburua da ikasleek Linkedinen funtzionamendua ulertzea, pertsonaren, enpresaren eta produktuen profil bat sortzen ikastea, eta sare sozialaren funtzionalitateak efizientziaz erabiltzea, geure burua ezagutarazteko eta networking egiteko eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko. Gomendatzen da ikasleak jada profil profesionala sortua dutela joatea, eskola ahalik eta gehien aprobetxatzeko, kontuaren funtzionalitateak azalduko baitira. 

Edukia 

  • Sarrera: Mailchimpen erabilera eta aplikazio berriak.
  • Audientzia: funtzionalitate berriak (inkestak, sarrerako ontzia eta harremanetarako formularioa).
  • Edukien editorea: bloke berriak.
  • Zer da eta nola funtzionatzen duen laguntzaile kreatiboak.
  • Landing Page orrialdeak: lurreratze-orrialde motak, txantiloiak, nola sortu eta konfiguratu, aholku praktikoak.
  • Oinarrizko automatizazioak: zer diren, motak, sorrera eta automatizatutako kanpainen jarraipena. 

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.