LOPD-RGPD II: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (bigarren zatia) (ONLINEKO WEBINARRA))
Ikastaro honen hartzaileek, enpresa txiki eta profesional autonomoak izanik, datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte, bere enpresak erabiltzen dituen datu pertsonalen tratamenduari dagokienez.
Ikastaro honen hartzaileek, enpresa txiki eta profesional autonomoak izanik, datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte, bere enpresak erabiltzen dituen datu pertsonalen tratamenduari dagokienez.
(*) Datu Pertsonalak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua (Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio askeari dagokionez).
(**) 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa.
Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.
Helburuak
- • Ezagutzea "erantzukizun proaktiboaren" kontzeptua, arriskuaren ikuspegia, pribatutasun lehenetsia eta diseinuarena; enpresa zein puntutaraino da erantzulea datu pertsonalak babesteari dagokionez?
• Jakingo dugu zer segurtasun neurri ezarri ditzakegun datuen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta osotasuna bermatzeko, enpresa bakoitzaren tratamenduaren arriskuen arabera.
Edukia
- • Tratamenduaren Arduradunaren erantzukizun proaktiboa.
• Hartu beharreko segurtasun neurriak enpresaren tratamenduaren arriskuen arabera.
• AEPDren FACILITA aplikazioa/ Arriskuaren analisia / Inpaktuaren ebaluazioa
• Datuen nazioarteko transferentziak.
• Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren beste nobedade batzuk:
o Profilak lantzeko mugak
o Tratamenduaren jardueren erregistroa
o Datuen segurtasuna bortxatzeari buruzko jakinarazpena
• Datu pertsonalak babestearen arloko urraketak eta zigorrak
• LSSI: Datu pertsonalak publizitateko xedearekin tratatzea / email marketina
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.