LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa. (ONLINEKO WEBINARRA)
2002an sortu zenetik, Linkedin da nagusi harreman profesional eta komertzialetara bideratutako sare sozialen sailkapenean. Ikastaro hau beren sektorean ikusgai egon nahi duten, networkinga egin nahi duten eta sare sozial honen bidez negozio-aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzako atariko sarrera modukoa da. Hori guztia edukiak eratuz eta eztabaida eta iritzia sortuz egingo dugu.
Helburuak
Ikastaro honen helburua da ikasleek Linkedineko algoritmoaren funtzionamendua ulertzea, bezero egokiarentzako erakargarria den enpresa-profila eta profil pertsonala sortzen ikasiz. Gainera, geure buruak ezagutarazteko eta networkinga egiteko eskaintzen dizkigun aukerez baliatu ahal izateko funtzionalitateak modu eraginkorrean erabiltzeko jardunbide egokiak eskainiko dituzte.
Ikasleak aurrez sortutako profil pertsonal batekin joatea gomendatzen da eskola ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko. Izan ere, kontuarekin lotutako funtzionalitateak azalduko dira.
Edukia
- Linkedinerako sarrera
- Profil profesionala vs enpresako orria
- Nola sortu zure marka pertsonala
- Profil profesional erakargarria sortzea
- SEO Linkedinen
- Konexio mailak LinkedIn-en
- Kontaktu-sarea sortzea
- Kontuaren pribatutasuna eta konfigurazioa
- Elkarrekintza eta edukiak sortzea posizionamendurako tresna gisa
- Enpresa-orriak: administraziorako, estatistikarako eta rolak zehazteko tresnak
- Eztabaida-taldeak
- Produktuaren orriak
- Aukerak eta alertak bilatzea
- Doako profila vs ordaindutako profila
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.