GOOGLE GEMINI II: Funtzionalitate aurreratuak eta Google Workspacen integratzea
Google Geminik bilakaera azkarra izan du eta gaur egun lehen saioan baino askoz aukera gehiago eskaintzen ditu. Ikastaro honetan tresnaren funtzionalitate berrietan sakonduko duzu -ezarpenak, harpidetzak, koadernoak eta NotebookLMrekin duen konexioa- eta beste urrats bat egingo duzu: Gemini Google Workspacen eguneroko aplikazioetan integratu, posta elektronikoan, dokumentuetan, Driven edo bideo-deietan modu efizienteagoan lan egiteko.
Geminiren oinarrizko maila ezagutzen duten eta beren negozioari probetxu erreala atera nahi dioten pertsonentzat dago pentsatuta formazioa, mikroenpresa baten testuinguruan aplikatutako adibide zehatzak erabiliko baitira.
HELBURUAK
- Geminiren berrikuntzak eta funtzionalitate aurreratuak ezagutzea, aurreko bertsioarekin alderatuta.
- Harpidetzeko aukerak ulertzea eta aukerarik egokiena aukeratzea, negozio bakoitzaren profilaren eta beharren arabera.
- Geminiren koadernoak erabiltzen eta NotebookLMn integratzen ikastea.
- Gemini Gmailen, Driven, Docsen, Meeten eta Google Workspacen beste tresna batzuetan nola integratzen den ikastea.
- Pribatutasunaren alderdiak eta ingurune profesional batean Gemini erabiltzeak dituen inplikazioak ezagutzea.
- Enpresen ingurunera bideratutako kasu praktikoen ikaskuntzak aplikatzea.
EDUKIA
Geminiren berrikuntzak eta funtzionalitate aurreratuak
- Zer aldatu den Gemini I-etik: aukera berriak ezarpenen menuan
- Planak eta prezioak
- Geminiko koadernoak: zer diren eta nola erabiltzen diren
- NotebookLMrekin integratzea: tresna bakoitza noiz erabili
- Gemini eta bideoa
- Gemini mugikorrean: aplikazioa eta bere aukerak
Gemini Google Workspacen
- Gemini Gmailen: mezuak AA bidez idaztea, laburtzea eta kudeatzea
- Gemini Google Docsen eta Driven: dokumentuak sortzea, berrikustea eta antolatzea
- Gemini Google Meeten: transkribapenak, laburpenak eta bileretarako laguntza
- Gemini Google Sheetsen eta Slidesen: datuak aztertzea eta aurkeztea
Pribatutasuna eta erabilera arduratsua
- Zer datu prozesatzen dituen Googlek eta zer gertatzen den zure informazioarekin
- Enpresa-inguruneetan erabilera segurua egiteko gomendioak
Kasu praktikoak
- 1. kasua: Geminirekin mezu elektronikoak idaztea eta erantzutea Gmailen
- 2. kasua: Meeteko bilerak laburtzea eta aktak automatikoki sortzea
- 3. kasua: Driveko dokumentuak Geminirekin antolatzea
HARTZAILEAK
Gemini I ikastaroa egin duten edo tresnaren gaineko oinarrizko ezagutzak dituzten eta haien eguneroko lanean Google Worksapecen aplikatzen ikasi nahi duten mikroenpresetako langileak, profesional autonomoak eta ekintzaileak.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.
