Featured image

Freepik: AArekin argazkiak eta bideoak sortzeko eta editatzeko baliabidea


Ikus-entzunezko edukiak sortzeko beharrak profesional, autonomo eta mikroETE askori eragiten die: bideo korporatiboak, bisita birtualak edo sare sozialentzako piezak dira adibideetako batzuk.
 
Webinar honetan, Freepikekin irudiak eta bideoak sortzeko tresna nagusiak ezagutuko dituzu. Zure negozioa zabaldu dezakezu horiekin, zure esentzia modu bisual eta profesionalagoan komunikatuz.
 
Aliatu ezin hobea da Freepik zure sorkuntzarentzat.
 

Helburuak

Webinar honetan audioaren eta bideoaren arloko AA sortzailearen munduan murgilduko zara. Prompt egokiekin hitz egiten ikasiko duzu, elkarrizketa bidezko AA tresnen oso desberdinak baitira.

Freepiken irudia eta bideoa sortzeko tresna nagusiak ezagutuko dituzu eta ikus-entzunezkoen arloko terminoak ikasiko dituzu.

Azkenik, ikus-entzunezko proiektu guztiek emaitza profesionala lortzeko ezarri beharko luketen lan-fluxua ezagutuko duzu.
 

Edukia


1. Sarrera. Zer da Freepik?

-    Freepiken jatorria, funtzionaltasunak eta planak.

2. Prompten ingeniaritza Freepiken.

-    Ikus-entzunezkoen AArentzako jarraibideak formulatzeko jardunbide egokiak.
-    Irudia eta bideoa sortzeko AAri zuzendutako promptetan ekidin beharreko akatsak.


3. Irudiak sortzea Freepik AI Image Generatorrekin.
-    Freepikekin irudiak sortzeko interfazea.
-    Freepikekin irudiak sortzeko ereduak.
-    Freepikekin irudiak sortzeko aldaerak.

3. Irudiak sortzea Freepik AI Image Generatorrekin.
-    Freepikekin irudiak sortzeko interfazea.
-    Freepikekin irudiak sortzeko ereduak.
-    Freepikekin irudiak sortzeko aldaerak.

4.  AI Image Editor: Freepikekin irudia editatzeko tresnak.

-    Retouch.
-    Resize.
-    Upscale.
-    Background.
-    Adjust.
-    Restyle.
-    Recreate.
-    Sketch to image.

5. Irudien animazioa AI Image Editorekin.

-    Irudien animazioaren abantailak eta desabantailak, AArekin sortutako bideoekin alderatuta.
-    Irudien animazioa Freepiken Image Editor tresnarekin.

6. Lan-fluxua ikus-entzunezko proiektuetan.

7. Ikus-entzunezko hizkeraren glosarioa.

 

Norentzat


AArekin irudiak eta bideoak sortzeko tresna espezializatu bat ezagutu nahi duten mikroenpresak edo autonomoak, haien negozioaren ikus-entzunezko piezetan erabiltzeko.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.