Ezagutu zure negozioaren ospe digitala
Helburuak:
Ikastaro honen helburua da sare sozialetan norbere negozioaren onlineko ospea neurtzen, monitorizatzen eta kudeatzen ikastea. Monitorizazioa edo jarraipena egiteko, proposatutako tresnak eta aplikazioak erabiliko dira, helburu honekin: gure markak edo negozioak erabiltzaileengan edo jarraitzaileengan eragiten duen jarduera-bolumena eta sentimendua neurtzea.
Edukia:
- Zer da onlineko ospea?
- Monitorizazio tresna generikoak: Social Mention, Icerocket, Adictomatic, Mention, Klout.
- Facebook sarerako monitorizazio tresnak: Facebook Insights, Likealyzer, Fangager.
- Twitter sarerako monitorizazio tresnak: Follower Wonk, Klout, Twazzup, Twitter bilatzailea.
- Arrisku plana eta krisiaren kudeaketa.
Norentzat:
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.