Featured image

eCommerce I: Ikuspegi estrategikoa Interneten saltzeko (ONLINEKO WEBINARRA)

Merkataritza elektronikoaren igoerak gorantz jarraitzen du, eta komertzio fisikoak mehatxu moduan ikustetik kontuan hartu beharreko aukera moduan ikustera igaro dira. Erronka horren aurrean, ikastaro honek komertzio elektronikoari buruzko gida bat eskaintzen die ekintzaile berriei, on line saltzea planteatzeko, bai plataforma komunitarioen bitartez, bai ecommerce aplikazioen alde eginez, euren komertzioa marka ezagun moduan identifikatzeko. Saioan zehar alderdi praktikoak identifikatuko dira: edukiak, marketina, ordainketak, legea betetzea eta segurtasuna. Horrez gain, plataforma komunak identifikatuko dira, marketplaceekin lehen kontaktua egin ahal izateko: Etsy, Amazon, Ebay, eta Euskadi mailan: Dendago. Hori guztia komertzioei laguntzeko merkataritza elektronikoari buruzko ideia arrazional eta zentzuzkoa izan dezaten.

Helburuak

Helburu nagusia da komertzio bat on line saltzeko estrategia batera egokitzearen inplikazioak ezagutzea, hau da, hausnarketa egitea ecommerceak komertzio fisiko lokalerako dakarren aukera/mehatxuari buruz. 

  • Nire produktua Interneten arrakastaz saltzeko aukerak baloratzeko irizpideak zehaztea, eta nitxo potentziala identifikatzea.
  • Lehiakideak ezagutzea: prezioen kontrola.
  • Gure produktua zehaztea: ecommercera egokitzea. Espezializazioa, arrakastarako faktore.
  • Edukien marketinaren garrantzia salmenten estrategia globalean.
  • Kontuan hartu beharreko alderdiak laburtzea: Interneteko ordainketak, logistika eta kontuan hartu beharreko lege alderdiak. 

Edukia

  • Euskadiko merkataritza elektronikoaren datuak eta portaera
  • Merkataritza elektronikoko motak: zein ereduri jarraitu
  • Zure ecommercean legea betetzea
  • Zure produktuen posizionamendua eta ikusgaitasuna:

- Ecommerce plataformak.
- Ordaintzeko segurtasuna eta metodoak.
- Marketin estrategiak ecommercerako.
- Marketplace baten estrategia: Amazon, ebay.
- Kasu arrakastatsuak.

 

Norentzat 

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat. 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.