Featured image

COPILOT, Microsoft 365eko zure AA laguntzailea

Ezagutu Microsoft Copiloten, Microsoft 365eko ekosistema baitan zure produktibitatea optimizatzeko diseinatutako adimen artifizialeko morroia. Ikastaro honek Copiloten bertsioen eta aplikazio praktikoen ikuspegi osoa eskaintzen du, zure eguneroko zereginetarako gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko beharrezkoak diren tresnak aurkeztuta.
Ikastaro honetan, Copiloten integrazioak erabiltzen ikasiko duzu funtsezko hainbat aplikaziotan: Word, Excel, Teams eta PowerPoint, adibidez. Gainera, laneko ingurunetan eta ingurune kolaboratiboetan, ezagutza hori berehala aplikatzeko aukera emango dizuten kasu praktikoak arakatuko dituzu. 

Helburuak

• Microsoften AA morroiaren, Copiloten, bertsioak ezagutzea.
• 365eko ekosistema baitan, Copiloten integrazio guztiak arakatzea.
• Taldeko lankidetza eta produktibitatea indartzeko kasu praktikoak aplikatzea.
 

Edukia

1.    Sarrera
2.    Zer da Copilot?
3.    Copilot erabiltzeko moduak

  •  Copilot Edgen
  •  Copilot Windowsen
  •  Copilot 365en
  •  Beste Copilot batzuk

4.    Kasu praktikoak

  •  Outlook
  •  Teams
  •   Word
  •   Powerpoint
  •   Excel
  •    Beste batzuk

5.    Ondorioak

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.