Featured image

CHATGPT II:aukerak, arriskuak eta praktika onak

ChatGPT 2022 amaieran sortu zen, eta ordutik etengabeko bilakaera izan du eta funtzionalitate berriak gehitu ditu. Funtzionalitate horietako asko ordainpeko planen erabiltzaileentzat edo erabiltzaile korporatiboentzat soilik dira.
Ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko ditugu, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko.
ChatGPT I ikastaroan lengoaia-ereduak zer diren, hari lotutako arriskuak ikusi eta “ChatGPT fenomenoaren” hurbilketa egin bagenuen ere, ikastaro honetan, funtzionalitate aurreratuenei etekina ateratzen ikasiko dugu, hala nola ChatGPTren bertsio pertsonalizatuak egitea, irudiak sortzea edo datuen analisia egitea, dokumentuak eta grafikoak sortzea. Beraz, ikastaro aurreratua da, eta aldez aurretik ChatGPTren ezagutza izan behar da.
 

Helburuak

•    Merkaturatu zenetik ChatGPTren bilakaera eta hedapena aztertzea.
•    ChatGPTren funtzionalitate aurreratuetan sakontzea.
•    “Ikuspegiaren” aukerak arakatzea eta DALL E 3 bidez irudiak sortzea, eskuragarri dauden beste plugin batzuez gain.
•    ChatGPTren bertsio pertsonalizatuak garatzea eta erabiltzea, GPT gisa ezagutzen direnak.
•    Code Interpreter gaitasunak erabiltzea datuen analisia egiteko, grafikoak sortzeko edo dokumentuak egiteko.

 

Edukia


1.    ChatGPTren bilakaera
2.    Funtzionalitate aurreratuak
3.    GPT4 multimodala
1.    Irudien analisia eta sorkuntza
2.    Interneterako konexioa
3.    Dokumentuen analisia eta sorkuntza
4.    Beste gaitasun batzuk
4.    GPT pertsonalizatuak
5.    Adibide praktikoak

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.