CAPCUT: Ikasi zure mugikorretik bideoak editatzen sare sozialetara
CAPCUT bideoak modu erraz eta irisgarrian editatzeko mugikorretarako aplikazio bat da. Hari esker edozein esperientzia maila duen edonork edita ditzake bideoak azkar eta kalitate harrigarriz. Sare sozialek eskatzen duten berehalakotasunak eta bideoaren biralizazio-ahalmenak erakusten dute formatu hori bezeroen arreta erakartzeko eta negozio baten lineako presentzia hobetzeko modu eraginkorra dela, eta, beraz, ezinbestekoa da profesionalak eduki erakargarri eta deigarria sortzeko prest egotea. CapCut tresna ezin hobea da bideo formatuaren bidez online presentzia hobetu nahi dutenentzat. Editatzeko tresna aurreratuekin, edonork sor ditzake bideo profesionalak eta erakargarriak minututan.
Helburuak
Helburu nagusia CapCuten ikasitako kontzeptuak aplikatzea izango da, bideo sinple bat editatzeko eta sare sozialetan edizioak duen garrantzia ulertzeko; eta horrez gain...
• CapCut eta haren plataformaren oinarrizko funtzioak identifikatzea.
• Sare sozialetarako bideoak sortzeko oinarrizko prozesua ezagutzea.
• Bideoak editatzeko oinarrizko prozesua ulertzea.
• Bideo dinamikoak sortzeko aukerak eta efektu bisualak identifikatzea.
EDUKIA
• Sare sozialetako bideo arrakastatsuenen ezaugarriak
• Interfazea eta fitxategien kudeaketa
• Aplikazioaren eta bideo-edizioaren oinarrizko funtzioak
• Bideoetako klipak ebaki, moztu eta lotzea
• Efektu bisualak, musika, soinu-efektuak, testua eta emojiak gehitzea
• Azpitituluak sortzea
• Hainbat klipekin bideoak sortzea
• Bideoak esportatzea eta partekatzea
• Sare sozialetako plataformetarako bideoak egokitzea
• CapCut bideo-edizioa hobetzeko aholkuak eta trikimailuak
• Ariketa praktikoak
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.