Featured image

Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapenak (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro honetan praktikan jarriko dugu “Blog Korporatiboa I” ikastaroan landutako guztia, doako Wordpress.com kudeatzailearen bidez eta blog administratzailearen ikuspegitik. Izena eman nahi dutenei gomendatzen diegu lehenengo eta behin egin dezatela "Blog Korporatiboa I" ikastaroa, zeren ikastaro honetan Wordpress kontuak sortuko baititugu halakorik ez duten erabiltzaileentzat. Dena den, gomendagarria da izena ematen dutenek beren kontua lehenagotik sortuta izatea.

 Helburuak

Ikastaro hau nagusiki praktikoa da eta helburua da Wordpress erabiltzen ikastea. Ikasleek administratzailearen idazmahaiko funtzionaltasun guztiak ezagutuko dituzte: bloga pertsonalizatzen, aukera desberdinak konfiguratzen eta orrialdeak eta postak argitaratzen.

Horrez gain, estatistikak monitorizatuz posible izango dugu gure blogaren arrakasta aztertzeko gaitasuna garatzea.

   

Edukia

  • Kontua eta kontrol panela kudeatzea.
  • Bloga pertsonalizatzea: gaiak eta diseinuak.
  • Bloga konfiguratzea: idaztea eta aipamenak egitea.
  • Erabiltzaileen kudeaketa.
  • Nola partekatu zure bloga.
  • Widgets garrantzitsuenak.
  • Argitalpenak: orrialdeak eta postak.
  • Estatistikak.

   

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

 

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.