Bideomarketing-estrategia: baliatu bideoaren boterea zure negozioa bultzatzeko
Bideoek emozioak sortzen dituzte: irudiak, soinuak eta mugimendua konbinatzeak sentimenduak eta erreakzioak transmititzea eta eragitea errazten du, eta horiek aprobetxatu behar ditugu gure marka eta Interneteko presentzia indartzeko. Online bideoak sustatzea funtsezko urratsa da edozein enpresaren marketin-estrategian, merkaturatzen dituen produktuen eta zerbitzuen eragina, hedapena eta engagementea hobetzeko.
Helburua
Ikastaro honetan, zure negozioarentzat zirraragarriak diren bideoak sortzen ikasiko duzu, plangintzatik hasi eta hedapeneraino. Sare sozialetan eta zure markaren beste kanal batzuetan bideo-formatuaren abantailak aprobetxatzeko gakoak ezagutuko dituzu. Eta gidoi eraginkorrak sortzeko, zure bideoak editatzeko eta formatu digitaletara egokitzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkizugu. Modako formatuaren, hau da, bideoaren, aukerak zukutzeko guztia.
Edukia
• Bideomarketinaren garrantzia enpresa txikientzat.
• Bideo-formatuaren abantailak eta aukerak.
• Eduki organikoa/iragarkiak/lankidetzak.
• Plangintza estrategikoa: helburuak, publikoa eta eduki-plana.
• Bideo motak: hainbat sektoretarako ideiak eta formatuak.
• Non partekatu zure bideoak: Web, Email, sare sozialak... eta beste kanal batzuk.
• Youtubeko zure kanala: erabilerak, jardunbide egokiak eta publizitatea.
• Bideoa Instagramen eta Facebooken: erakarri eta konektatu zure entzuleekin.
• Oinarrizkoetatik haratago: LinkedIn, Pinterest eta beste plataforma batzuk.
• Zuzenekoaren boterea: konekta zaitez zure entzuleekin denbora errealean.
• Email marketina bideoarekin.
• Ideiatik bideora: gidoia, funtsezko elementuak eta ekoizpen eraginkorra.
• Kalitatezko bideoak sortzeko eta editatzeko app eta tresna errazak.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.