Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.
Ikastaro honetan, adibide errazen bitartez, ikusiko dugu nola enpresa txikiak ere baliatu daitezkeen baliabide honetaz, euren posizionamendua hobetzeko, webgunearen trafikoa handitzeko eta lehiakideen aurretik nabarmentzeko.
Helburua
Ikastaroaren helburua da ikasleek bideoak zabaltzeko plataformak ezagutzea, euren bideoak biralizatzeko, irismen handiagoa izan dezaten.
Halaber, profesionalak ez direnei bideoak editatzen lagunduko dieten tresnak ikusiko ditugu, bai mahaigainekoak bai mugikorretakoak; halaber, sare sozial nagusietako bideo tresnen erabilera ikusiko dugu.
Edukia
- Bideoa eta biralitatea: bideomarketinaren onurak.
- Bideo promozionala vs. Bideo korporatiboa.
- Youtube: kanala sortzea eta publizitate motak.
- Facebook: bideoen sekuentzia, bideo aurkezpena eta Canvas espazioa.
- Bideoak Twitterren.
- Bideoak Instagramen.
- Bideoak zuzenean.
- Bideoak editatzeko tresnak.
- Bideomarketineko beste plataforma batzuk.
- Harreman publiko digitalak.
- Influencers bilatzea.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.