Babestu zure enpresaren jabetza intelektuala: Nola babestu modu seguruan zure aktibo ukiezinak eta nola eskuratu hirugarren batzuen eskubideak
Jakin nahi al duzu nola babes dezakezun zure aktibo ukiezinen jabetza intelektuala?
Ez dio axola zure enpresak zer neurri duen. Seguru badituzula babestu beharreko aktibo ukiezinak. “Aktibo ukiezinak” kontzeptuaren barruan daude hauek: zure markak, domeinuaren izenak, patenteak, egile-eskubideak, sorkuntza-lanak, softwarea eta teknologia, enpresaren ezagutza...
Ikastaroaren helburua da enpresako aktibo ukiezinen mundura gerturatzea, sorkuntza-lanen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak eta marken, diseinu industrialen edo asmakuntzen gaineko jabetza industrialeko eskubideak jorratuz. Horrez gain, beste helburuetako bat horien balioaren, babesteko moduen eta horiek ustiatzeko moduen inguruko kontzientzia sortzea da.
Ezagutu zure jabetza intelektualaren babesak eskaintzen dizun lehiarako abantaila: indartu zure ospea eta sustatu zure enpresaren berrikuntza.
Helburuak
Helburu nagusia izango da parte-hartzaileek aktibo ukiezinak babesten dituzten tresna juridikoak, babestutako subjektuak eta horietako bakoitzak ematen dituen eskubideak ezagutzea, gero beren jarduera profesionalean hauteman ditzaten.
Gainera, horiek zuzenean edo hirugarren batzuen bidez ustiatzeko aukerei eta babesteko moduei eta eskakizunei buruzko informazioa emango dituzte.
Era berean, eskubideak lagatzen dituztenean zein horiek eskuratzen dituztenean modu baketsuan ustiatu ahal izateko kontratu eta lizentzia ugari jorratuko dira.
Edukia
• Zer da jabetza intelektuala? Nor babesten du? Zer eskubide ematen du?
• Zer da obra bat jabetza intelektualarekin lotuta? Zer obra babesten ditu jabetza intelektualak? Zer gertatzen da edukiak sortzeko adimen artifiziala erabiltzen badut?
• Zer da jabetza industriala? Zer egin behar dut nire marka babesteko? Zer da diseinu industrial bat? Zer asmakizun babes daiteke?
• Nola eskura ditzaket hirugarren batzuen eskubideak? Nola ustia ditzaket nire aktibo ukiezinak?
• Zer lizentzia mota daude? Zer dira lizentzia irekiak?
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.