Automatizazioa n8n-rekin
n8n kode irekiko lan-fluxuak (workflows) automatizatzeko plataforma sendoa da. Hainbat aplikazio, datu-base eta web-zerbitzu konektatzea da bere funtzio nagusia, haien artean komunika daitezen. Hartara, ez duzu zeregin errepikakorrik egin beharko eskuz eta prozesu automatikoen sistemak sortu ahal izango dituzu.
Automatizazioak negozio baten alde zer egin dezakeen eta n8n-ren bitartez aplikazioak, datuak, AA eta pertsonak lan-fluxu beraren barruan nola konekta daitezkeen hutsetik eta modu oso praktikoan erakusteko dago pentsatuta 2 orduko prestakuntza hau.
Saioaren helburua ez da parte-hartzaileek n8n erabat menderatzea bi ordutan, baizik eta automatizazioaren logika mentala ulertzea: zerk sortzen duen workflow bat, nola bidaiatzen duten datuek, nola eraldatzen diren, erabakiak nola hartzen diren, kanpoko tresnak nola integratzen diren eta fluxu bat nola kontrolatzen den kasu erreal batean erabilgarria izan dadin.
Prestatutako lau automatizazio erabiliko dira saioan:
• Telegram bidezko barneko txatbot bat tailerreko jarduketak kontsultatzeko, elkarrizketen asteko txostena,
• fakturen eta ordainketen ziurtagirien erregistro adimenduna, eta
• bezeroei bidaltzeko mezu pertsonalizatuen sistema bat, pertsonen onespenarekin.
HELBURUAK
Parte-hartzaileek n8n zer den, zertarako balio duen eta haien negozioan automatizazio errealak aplikatzen nola has daitezkeen ulertzea, betiere, oinarrizko kontzeptuak ikasiz kasu praktiko aplikagarrien bitartez.
• Automatizazio bat zer den eta enpresa batean zer arazo konpon ditzakeen ulertzea.
• N8n-ren oinarrizko egitura, workflow, trigger, nodoa, konexioa, egiaztagiria, exekuzioa eta JSON datuak ulertzea.
• Programatutako automatizazioen artean bereiztea, gertaeraren arabera, formularioaren arabera, webhookaren arabera eta lkarrizketaren arabera.
• Workflow bat ezkerretik eskuinera irakurtzen ikastea eta urrats bakoitzean zer gertatzen den ulertzea.
• Telegram, Airtable, Gmail, formularioak, AA ereduak eta barneko taulak nola integratzen diren ikustea.
• AAren kontzeptu gakoak ulertzea n8n-n: eragilea, eredua, memoria, tresna, informazioa ateratzea eta promptak.
• Akatsak kudeatzeko oinarri erraz bat ikastea: baliozkotzeak, adar alternatiboak, saiakerak, abisuak eta pertsonen ikuskapena.
• n8n Cloud/ordainpeko plataforma eta zerbitzari propioan gordetako n8n erabiltzailearen arteko desberdintasuna ezagutzea.
• Haien negozio propiora egokitu ditzaketen erabilera-kasuen gaineko ikuspegi argiak eskuratzea.
EDUKIA
• Ongietorria eta automatizazioaren mapa mentala
• Lehen kontaktua n8n-rekin hutsetik hasita
• 1. kasua: Telegrameko txatbota tailerrerako
• 1. kasuko kontzeptu gakoak
• 2. kasua: Elkarrizketen asteroko txostena
• 3. kasua: Fakturen eta ordainagirien erregistroa
• 4. kasua: Bezeroentzako mezu pertsonalizatuak
• Akatsak, bertsioak eta itxiera praktikoa
HARTZAILEAK
Mikroenpresetako langileak, profesional autonomoak eta ekintzaileak.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.
