Antolatu eta kudeatu zure posta eta zure zereginak modu produktiboan: 5S Digitalak, GTD. (Gmailekin) (ONLINEKO WEBINARRA)
Posta elektronikoa eta zure zereginak kudeatzeko metodologien praktika onak partekatuko ditugu, mezuen sailkapenak eta antolamenduak ez dezaten oztopatu zure negozioa eta bizitza pertsonala. • 5S Digitalak • GTD PRAKTIKA GMAILekin: Ikastaroaren xedea izango da metodologia bakoitzaren ikuspegi orokorra eskaintzea, erabiltzaileak bere egunerokoan praktikarik onenak hartu eta Gmaileko kontuan praktikan jartzeko –metodologia erabiltzen den postako beste edozein erabiltzailetara ere hedatu daiteke–. Gomendatzen da parte hartzaileek Gmail kontu bat edukitzea, ikastaroan praktikatu ahal izateko.
Helburuak
Ikastaroak parte hartzaileei lagunduko die posta elektronikoa antolatuta, txukun, garbi, bisualki kontrolatuta eta modu jasangarrian mantentzen:
• Nola landu posta elektronikoaren kudeaketa Inbox Zero metodologiaren bitartez.
• 5S-ak zer diren ulertzea eta gure posta elektronikoaren antolamenduan nola aplikatu.
• Nola kudeatu gure posta elektronikotik iristen diren zereginak GTD metodologiarekin.
• Praktika onak lantzea gure GMAIL kontutik.
Edukia
- Aurretiazko hausnarketak: Zein da nire arazoa? Zer harreman daukat nire emailarekin? Aholku praktikoak nire email-menpekotasuna eta nire zereginak kontrolatzeko.
- 5S-ak aplikatzea posta elektronikoaren kudeaketan.
- GTD metodologiak: Nola kudeatu emailetatik datozen zereginak.
- Praktika GMAILekin:
- Kontuaren konfigurazio orokorraren errepasoa.
- Ordena pixka bat, Nola lortu sarrera ontzi garbi bat edukitzea?: etiketak, kategoriak, iragazkiak, panelak, sarrera ontziak, izarrak...
- Bilaketen kudeaketa.
- Posta elektronikoaren integrazioa.
- Segurtasuna.
- Gmailerako Aplikazioak eta Luzapenak: Unroll.me, Mailstorm, Boomerang, Mailtrack, Duffel Gmail. Dmail, Keyrocket, Emailmeter... eta gehiago.
Norentzat
Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.