Featured image

Datuen azterketa eta tratamendua AA sortzailearekin

Adimen Artifizial sortzailea edukia sortzeko ez ezik, informazio mota ezberdinak aztertzeko tresna boteretsua ere bada.
Hori dela eta, datuak aztertzeko eta erabakiak hartzeko prozesuak optimizatzeko oso alternatiba interesgarria bihurtzen ari da.
Ikastaro honen bidez, datuak aztertzeko AA sortzaileko hainbat tresna erabiltzen ikasiko duzu: ChatGPT tresnatik hasi eta beste baliabide espezifiko batzuetara arte.
 

Helburuak

•    AA sortzailearen eta haren mendeko teknologiaren erabilera arakatzea datuak hainbat plataformatan aztertzeko.
•    Datuen joerak, irregulartasunak eta ereduak ezagutzeko AA sortzailea erabiltzea.
•    AA sortzailea erabiltzea ereduak identifikatzeko eta arazoak konpontzeko.
•    Erabakiak hartzeko prozesua optimizatzea AA sortzailearekin egindako azterketa bidez.

Edukia

1.    Sarrera.
2.    Tresnak 
    1.    ChatGPT, Claude, Gemini
    2.    Beste batzuk
3.    Datuen analisia.
4.    Grafikoak sortzea.
5.    Txostenak eta aurkezpenak sortzea.
6.    Beste ekintza batzuk.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.