AA zure negozioaren dokumentuak kudeatzeko
Adimen artifizial sortzailea ez da testuak edo irudiak sortzeko soilik: edozein negozioren egunerokoan dokumentuak sinplifikatzeko, aztertzeko eta eraldatzeko tresna praktiko eta irisgarria ere bada.
Ikastaro honetan AA sortzailearen hainbat tresna erabiltzen ikasiko duzu, besteak beste ChatGPT, Gamma eta NotebookLM, dokumentuak itzultzeko, laburtzeko, ikusteko eta berriro diseinatzeko, bai eta enpresa-ezagutzaren zure zentro digital propioa sortzeko ere. Ariketa praktikoen bidez ikasiko duzu PDFak aurkezpen bihurtzen, eskuliburuak koaderno digital interaktibo bihurtzen eta zure barne-dokumentuei buruzko kontsultak erantzuten, laguntzaile pertsonalizatu baten laguntzarekin.
Halaber, AArekin lan egiteko garaian informazio konfidentziala nola babestu eta lege-eskakizunak betetzeko zer jardunbide egoki erabili aztertuko dugu.
Helburuak
● Mikroenpresen eta ETE-en dokumentuak kudeatzeko garaian AA sortzailea nola aplikatzen den ulertzea.
● Tresna garrantzitsuak erabiltzen ikastea, hala nola ChatGPT, Gamma eta Notebook LM.
● Enpresaren barne-ezagutza AAn oinarritutako laguntzaileekin nola zentralizatu daitekeen arakatzea.
● AA tresnak erabiltzeko datuen babesaren oinarrizko alderdiak ezagutzea.
Edukia
● Sarrera:
○ Zer da AA sortzailea?
○ Enpresetan dokumentuak kudeatzeko AA sortzailearen erabilera-kasuak
.
● ChatGPT: lanerako oinarrizko tresna
○ Dokumentuen itzulpena
○ Laburpenak
○ Azalpen osagarriak
○ Datuen bistaratzea
○ Ariketa praktikoa: dokumentu teknikoak aztertzea
● Gamma:
○ Maketatu zure dokumentuak
○ Bihurtu zure txostenak aurkezpen
○ Edizioak eta diseinua
○ Ariketa praktikoa: PDF bat aurkezpen bihurtzea automatikoki
● Notebook LM: kudeatu datuen bolumen handiak
○ Zure koadernoak nola sortu
○ Zure taldearekin koadernoak partekatzea
○ Sortu zure dokumentuei buruzko podcastak
○ Ariketa praktikoa: sortu zure koaderno digitala zure enpresaren barne-dokumentuekin
● Datu konfidentzialen babesa
○ Zer gertatzen da AA tresna batean partekatzen ditudan datuekin?
○ Lege-eskakizunak
○ Segurtasun-neurriak
Norentzat
Gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten mikroenpresak, profesionalak, autonomoak.
NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?
Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.
Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.