Featured image

AA belarrietan: sortu eta editatu audioa inoiz egin ez duzun bezala

Ikusi adimen artifizialak nola eralda ditzakeen audio-munduko zure esperientzia eta gaitasunak. 2 orduko ikastaro trinko honen bidez, zure grabazioak hobetzeko, edozein informazio mota erabilita podcastak sortzeko eta AA bidez lagundutako musika-sorkuntza arakatzeko funtsezko ezagutzak eta tresna praktikoak eskuratuko dituzu. Gainera, narrazio pertsonalizatuak egiten ikasiko duzu ukitu paregabea emanez. Audioa, hitz larritan, interesatzen bazaizu, ikastaro honek zure etorkizuna hedatzeko eta berritzeko ahalmena emango dizu.

Helburuak


Honako hauek egiten ikasiko duzu:
•    Zure grabazioen audioa hobetzen (Adobe enhance).
•    Informaziotik abiatuta, podcasta sortzen (Notebook LM).
•    Musika sortzen (Udio, Suno).
•    Narrazio pertsonalizatuak egiten (Elevenlabs).
 

Edukia


•    Audiora aplikatutako Adimen Artifizialerako sarrera
•    Grabazioen audioa hobetzea
•    AArekin podcastak sortzea
•    AA bidez lagunduta musika sortzea
•    Narrazio pertsonalizatuak
 

Norentzat

•    Beren audioa hobetu eta podcastak sortu nahi dituzten eduki-sortzaileak.
•    AA bidezko musika-sorkuntza arakatzeko interesa duten ekoizle eta artistak.
•    Narrazio pertsonalizatuak eta automatizatuak sortu nahi dituzten marketineko profesionalak eta ETEak.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.