Featured image

LOPD-RGPD I: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia) (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.

Ikastaro honen hartzaileek, enpresa txiki eta profesional autonomoak izanik, datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutuko dituzte, bere enpresak erabiltzen dituen datu pertsonalen tratamenduari dagokienez.

(*) Datu Pertsonalak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua (Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio askeari dagokionez).

(**) 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa

Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.

 

 

Helburuak 

  • • Datuak babesteko araudiak enpresan nola eragiten digun ezagutzea, dauzkagun datuez eta egiten ditugun tratamenduez kontziente izatea, eta araua ez betetzeagatik enpresaren erantzukizuna zein den jakitea.
    • Datu pertsonalak babesteko legediak eskatzen dizkigun alderdi praktikoak bideratzea: nola idatzi informazio klausulak eta tratamendurako kontratuak Erregelamendu berriaren arabera, nola bete Tratamenduaren jardueren Erregistroa, edo nola erantzun eskubideak baliatzen direnean Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamenduaren arabera.

  

Edukia 

  • • Nola eta zein neurritan eragiten digun legedi horrek enpresan eta zein den bere aplikazioa eremua.
    • Protagonistak: tratamenduaren arduraduna eta burua, hartzaileak, Kontrol Agintaritzak, Datuak Babesteko ordezkariak...
    • Tratamenduaren legezkotasuna: Baimen informatua.
    • Informazio klausulak, datuak lagatzekoak, tratamendua eskatzekoak idaztea, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eredu berrien arabera.
    • Nola erantzun interesdunari ARCO eskubideez baliatzeko (sartzea, zuzentzea, deuseztatzea eta aurkatzea).
    • Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak dakartzan eskubide berriak.

  

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.