|
Otsailak 13 | 10:00etatik 12:00etara | online
Konektatutako gailuen aroan, datuak biltzeak eta algoritmoak erabiltzeak gardentasunarekin eta gobernantzarekin lotutako erronka handiak dakartzate. Jardunaldi honen helburua da enpresei laguntzea beren betebeharrak ulertzen eta sistemak prestatzen, datuen eta adimen artifizialaren arloko Europako araudietako eskakizunak betetzeko.
|
|
|
Otsailak 25 | 11:00etatik 13:00etara | Aurrez aurrekoa
Gaur egungo ingurunean, zibersegurtasuna funtsezko zutabea da sektore estrategikoen garapenerako eta egonkortasunerako. Jardunaldi honen helburua ETE-ei NIS2 Europako zuzentarauari eta zuzentaraura egokitzeko prozesuari buruzko informazioa ematea da.
|
|
|
Otsailak 13 | 09:30etik 10:30era | online
Gaur egun, Copilotek, Microsoft inguruneko AA sortzailearen morroiak, lizentzia mota eta forma ezberdinak ditu. Hori dela eta, batzuetan, zaila izan daiteke egokiena aukeratzea.
Jardunaldi honetan, zertxobait argitzen, erabilgarri dauden aukera guztiak zehazten, eta lizentzia mota guztiak, bakoitzak zer hartzen duen eta abar errepasatzen saiatuko gara.
|
|
|
|
|
|
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
|
|
|
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
- Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
- Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
- Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
|
|
|
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat.
- Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
- Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
|
|
|
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
- Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
- AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
- Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
|
|
|
Basque Digital innovation HUB aktiboak - I+G+b
Ondo ezagutuko ditugu aktibo bakoitzaren aukerak. Gainera, askotan, elkarrekin hobeto funtzionatzen dute. Konta iezazkiguzu zure beharrak eta teknologia errendimendu handiena atera ahal izateko aktiboak nola konbina ditzakezun esango dizugu.
|
|
|
Adimen lehiakorra kanpo-merkatuetan - Nazioartekotzea
Adimen lehiakorreko gure zerbitzu aurreratuak nazioarteko merkatuetan erronkak eta aukerak aztertzen ditu. Lortu txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan, zure beharren araberako ikuspegi praktiko eta zuzenarekin: automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena.
|
|
|
|