< Artxibora itzuli

Spri Comunica
2025eko otsailak 26 / 09:30etik 13:00etara | BEC. 5. solairua, 1. aretoa Barakaldo
Eraginkortasun arloko zure inbertsioen errentagarritasuna optimizatzen duen merkatu berria
Zure enpresak eraginkortasun energetikoan inbertitzen badu, orain aurrezkia monetizatzeko aukera du Energia-Aurrezpeneko Ziurtagirien (CAE/EAZ) sistemaren bidez, kostuak gutxituz eta sarrerak handituz. Jardunaldi honetan, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioko, Energiaren Euskal Erakundeko eta sektoreko enpresetako adituek merkatuak nola funtzionatzen duen azaldu eta eraginkortasuna errentagarritasun bihurtu duten erakundeetako arrakasta-kasuak partekatuko dituzte.
 
 
Otsailak 25 | 09:30etik 12:00etara | Bizkaiko Teknologia Parkea 204 eraikina
Ekidin arriskuak, indartu zure irudia eta lortu bezero eta bazkideen konfiantza.
Onlineko ospeak ere eragina du industrian. Pertzepzio digitalak sinesgarritasunean, harreman komertzialetan eta negozio-aukeretan eragiten du B2B ingurunean. Onlineko jardunaldi honetan, Uxue Alcortak marketin digitalean eta onlineko erreputazioan espezialistak, enpresa industrialek beren irudi digitala nola gainbegiratu, babestu eta indartu dezaketen azalduko du. Marketineko zuzendariek, arduradun komertzialek, zuzendari nagusiek eta komunikazio arloko ordezkariek krisiak kudeatzen, iruzkin negatiboei erantzuten eta enpresaren balioekin lerrokatuta dagoen onlineko presentzia eraikitzen ikasiko dute.
 
 
Martxoak 26 | 08:30etik 16:35era | Iberdrola dorrea. Euskadi plaza, 5 Bilbo
Sortu sinergiak, identifikatu aukerak eta egin digitalizazio industrialean aurrera. Enpresen Networkinga – Smart Industry egitasmoak industriaren eta EIKT sektorearen arteko lankidetza bultzatzen du. Hala, teknologia aurreratuak (fabrikazio aditiboa, AA, big data eta zibersegurtasuna, adibidez) aplikatzea errazten du sektorearen beharrei erantzuteko. Zuzendariek, berrikuntza arloko arduradunek eta hornitzaile teknologikoek lankidetzarako aukerak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta industrian eraldaketa sortzen ari diren soluzio aurreratuak arakatzeko aukera izango dute.
 
 
Martxoak 6 eta 21 | 10:00etatik 12:00etara | online
Zibererasoak gero eta sofistikatuagoak diren ingurunean, enpresan erresilientziarako ezinbestekoa da erantzuteko estrategia eraginkorra izatea. Hain zuzen ere, webinar hau jazoeren aurrean erantzuteko duten gaitasuna hobetu nahi duten zibersegurtasuneko arduradunentzat, IT zuzendarientzat, aholkularientzat eta enpresentzat diseinatuta dago. Saioan zehar, zibersegurtasun arloko adituek Jazoerei Erantzuteko Plana (PRI, gaztelaniaz) nola diseinatu, SOCen, CSIRTen eta DFIRen rola, eta Cyber Threat Intelligence delakoak eta azterketa forentse digitalak mehatxuak bizkor detektatzen eta arintzen nola laguntzen duten azalduko dute.
 
 
92 teknologia garbi baino gehiagoko zerrenda
Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko industriak bere produkzio-prozesuetan teknologia garbiak aplika ditzan eta energetikoko eraginkorragoa izan dadin diseinatutako baliabide fiskala da. Zerrenda horrek bertan jasota dauden ekipamenduak ezartzeko garaian zerga mailako onurak ekartzen ditu. Ekipamendu horiek erosteak ekipamenduaren inbertsio-kostuaren %  30eko zerga-kenkaria ematen du sozietateen gaineko zergaren kuotaren gainean.
 
 
Gauzatu Industria 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Inbertsioaren % 35 arteko aurrerakin itzulgarriak instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko, edo plantillara talentua gehitzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak...). 200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1,5 M€-ko mugarekin.
(*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Indartu 2025 programa - Ibilgetuan inbertitzea
Indartu laguntza-programak egindako inbertsioaren % 15era arteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ematen du (gehienez 3 M enpresako). Inbertsio horiek produktuaren eraldaketa-prozesuan egindako hobekuntzei, gaitasunak handitzeari edo jarduera berriak garatzeari zuzenean lotuta daude.
(*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Deskarbonizazio Industrialerako programa - Ingurumeneko jasangarritasuna
Erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta horiei lotutako zerbitzuetako enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira.
(*) Informazioak aldaketak jasan ditzake dagokion araudia argitaratu ostean.
 
 
Hazitek laguntza-programa - I+G
Programak I+G arloko proiektuak bi ikuspegirekin bultzatzen ditu: ikerketa industriala, produktuak, prozesuak edo zerbitzuak TRL4 heldutasun teknologikoraino garatzera edo hobetzera bideratutako ezagutzak eta gaitasunak sortzera bideratutakoa, eta Garapen Esperimentala, TRL7 bat lortzeko gai diren soluzio berritzaileak diseinatzeko lehendik erabilgarri dauden ezagutzak aplikatzera bideratutakoa.
 
 
Elkartek 2025 laguntza-programa - I+G
Programak elkarlaneko ikerketa bultzatzen du industria adimendunean, energian eta osasunean, honako hauetara bideratutako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzekin:
  • Ezagutza handitzen duten proiektu estrategikoak.
  • Merkatuan inpaktua duten I+G arloko unitateek bideratutako proiektu industrialak.
  • Ekintza osagarriak, nazioarteko lankidetza, transferentzia eta proiekzioa helburu dutenak.
 
 
SOC (Security Operations Center) programa eta Ziber arloko Ziurtapenak
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat.
  • Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
  • Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
 
 
Adimen Artifizial Aplikatuko Programa eta Datuaren Estrategia
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.



Hemen da
euskal enpresa
Youtube | Linkedin | Twitter | RSS

Tel.: 900 929 393 info@spri.eus

Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Etorkizunean SPRI Taldearen komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, esteka honen bidez eska dezakezu. Gogoan izan: beti aukera ditzakezu zure lehentasunak, eta interesatzen zaizkizun buletinak eta komunikazioak bakarrik jaso. Horretarako, zure harpidetza editatu behar duzu.

Editatu nire harpidetza | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa | Harremanetarako