Featured image

Zer argitaratuko dut gaur? Sare sozialetan zure edukien plana definitzeko metodologia eta tresnak

Gaur egun, negozio guztiek sortzen dituzte edukiak sare sozialetan edo blog korporatiboan. Baina enpresa txikientzat erronka bihurtzen da edukia etengabe partekatzea eta baliabideak hainbat formatutan sortzea. 
Denbora eta inspirazioa falta izatearen ondorioz (zer argitaratuko dut gaur?) sare sozialak eguneratuta izatea lan neketsua izaten da.
Hartzaile dugun publikoa eta interesatzen zaizkigun gaiak argi eta garbi zehaztuko dituen edukien plana da horretarako konponbidea. Horiek guztiek beti egon behar dute eskaintzen duzun zerbitzu edo produktuarekin lerrokatuta eta eduki hori garrantzitsua izango dela eta zure markarekiko “engagement”a edo lotura lortuko dituela zaindu behar da.
 

 

Helburuak

 

Ikastaro honetan, sare sozialetan edo negozio baten blogean partekatu beharreko edukiak bideratu eta planifikatuko dituen eta zure helburuak betetzeko aukera emango dizun ibilbide-orria sortzeko prozesua eta tresnak ezagutuko dituzu.

 

Edukia

 

1. Sarrera Zer da edukien plana? 
 
2. SMART helburuak definitzearen garrantzia. 
 
3. Gure bezero ideala edo buyer pertsona ezagutzea. 
 
•    - Hura definitzeko ikerketa-tresnak: inkestak, Google Analytics eta HubSpoteko buyer pertsona sortzailea. 
 
4. Edukien zutabeak eta gaien kategoriak zehaztea.
 
•    - Edukien gaineko ideiak eskuratzeko tresnak:  Answer The Public, Ubbersuggest, Google Trends.  
- Edukiak ontzeko tresnak: Feedly. 
 
5. Formatuak eta eduki mota definitzea:  
 
•    - Testua, irudia, ikus-entzunezkoa (podcasta edo bideoa). 
•    - Makro-edukiak eta mikro-edukiak. 
 
6. Plataformak edo kanalak definitzea. 
 
7. Edukien egutegi baten elementuak. 
 
7. Excelekin edo Google Sheetsekin egutegia eta plangintza sortzea. 
 
9. ChatGPT, gure argitaratze-egutegia sortzeko laguntza gisa: kasu praktikoa. 
 
10. Arrakasta-kasuak. 
 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.