Featured image

Merkataritza elektronikoa - Onlineko denda

Ikastaro honen helburua da ezagutzera ematea zeintzuk diren negozio bat merkataritza digitalari egokitzeko kontuan hartu behar diren alderdi praktiko eta legalak (salerosketa prozesua, estali behar diren bermeak, Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea...)

Helburuak:

Ikastaroa ondoko hauei zuzenduta dago:

  • Erabiltzaile erosleak: Saltoki elektroniko bateko erosketa prozesua nolakoa den ikasteko, erosketa elektronikoak sor ditzakeen zalantza eta ziurgabetasunak gainditzeko eta erosketa modu hori erabil dezaten animatzeko. 
  • Beren negozioa merkataritza elektronikoan sartzeko aukera aztertzen ari diren merkatariak: Internet bidezko salmentarako kontuan hartu behar dituzten baldintzak eta gure adibideen bidez antzeko saltokiek aurkeztu dituzten ekimenak ezagutzeko.
  • Gainera, negozio elektronikoko esparru desbendinetako tokiko adibideak aurkeztuko dira.

Edukia:

SARRERA

  • Saldu eta erosteko modu berri bat
  • Merkatariza elektronikoaren zifrak Euskadin
  • Esparru legala
  • Gehien balratzen dena

EROSKETA PROZESUAREN HASIERA

  • Erosketaren baldintza orokorrak
  • Produktuak bilatzea eta erakustea
  • Prezioak eta eskaintzak
  • Produktuen eskuragarritasuna edo stock-a
  • Erosketa saskia
  • Gure zerbitzuak eskatzen dituen erakundea edo pertsona erregistratzea

EROSKETA ORDAINTZEA

  • Banku transferentzia
  • Erreboltsoa
  • Paypal
  • Kreditu txartela
  • Ordainketa pasabidea

EROSKETA BAIEZTATZEA

ESKAERA IGORTZEA

GURE ZERBITZUAK ESKATZEN DITUEN ERAKUNDE EDO PERTSONARI ARRETA EMATE

ITZULKETAK

LEIALTZEA

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-empresentzat edo autonomoentzat.