Featured image

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa.

2002. urtean agertu zenetik, Linkedin liderra da harreman profesional eta komertzialetara zuzendutako sare sozialen rankingean. Ikastaro hau sarrera moduan aurkezten da, sare sozial honen bitartez promozionatu, networking egin eta negozio aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzat.

 

Helburuak

Ikastaroaren helburua da ikasleek Linkedinen funtzionamendua ulertzea, pertsonaren, enpresaren eta produktuen profil bat sortzen ikastea, eta sare sozialaren funtzionalitateak efizientziaz erabiltzea, geure burua ezagutarazteko eta networking egiteko eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko. Gomendatzen da ikasleak jada profil profesionala sortua dutela joatea, eskola ahalik eta gehien aprobetxatzeko, kontuaren funtzionalitateak azalduko baitira.

 

Edukia 

  •  Linkedinen sarrera:
    • Hedapena eta eragina.
    • Linkedinen funtzio nagusiak.
    • Linkedinen garrantzia enpresentzat.
  • Kontu pertsonalaren alta:
    • Linkedineko profil ordainduak.
    • Pribatutasuna eta kontuaren konfigurazioa.
    • Erabilera eta gomendioak.
  • Enpresaren kontuaren alta:
    • Argitalpenak.
    • Administratzailearen tresnak.
    • Estatistikak
  • Produktuaren orriak:
    • Enpresaren orriak vs. Produktuaren orriak.
  • Taldeak.
  • SEO Linkedinen.
  • Kasu arrakastatsuak.
  • Hirugarrenen tresnak: Rapportlive, Hootsuite, Buffer, Simply Measured, Socialab.

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.