Featured image

Linkedin lana bilatzeko bitarteko

Linkedin sendotu egin da ia mundu osoan hedatutako sare sozial profesional gisa. Linkedinen gure curriculuma izateko aukera ez ezik, gure ikusgaitasuna hobe dezakegu haren bidez, kontaktu berriak izan, ezagutzak elkartrukatu, eta aukera berriak deskubritu.

Ekitaldi honetan, linkedin gure alde nola erabili azalduko dugu.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.