Featured image

Gure bezeroak eta gure konpetentziako dendak, monitorizatzen (Merkatariei)

Zergatik erosten didate niri? Zergatik uzten didate erosteaz? Zein produktu dira errentagarriagoak? Zerrek funtzionatzen dio nire konpetenziakoari? Galdera hauek eta beste batzuk dira komartziante askoren buruan dabiltzanak.

Learn by Doing (eginez ikasi) filosofiarekin, tailer honetan, bai gure bezeroak; eta baita gure konpetentziako dendak, monitorizatzen ikasiko dugu gure balio erantsia indartzeko asmoz. Informazioa boterea da!

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.