Featured image

GOOGLE ADS: Zure publizitatea salmenta bilakatzeko taktikak eta teknikak

Googleren publizitate-plataforma da Google Ads. Googleren bilaketen emaitzetan, Googleren Display Sarearen bidez lotutako webguneetan eta YouTubeko bideoetan iragarkiak erakusteko aukera ematen die iragarleei. 
Iragarleak eskaintzen duenarekin lotutako produktuak, zerbitzuak edo informazioa modu aktiboan bilatzen ari diren erabiltzaile zehatzei zuzentzeko duen gaitasuna da Google Adsen abantaila nagusia. Hitz giltzarrien bidez egiten da hori. Erabiltzaileek bilaketa batean Googlen idazten dituzten hitzak edo esaldiak dira hitz giltzarriak. Iragarleek hitz giltzarri horiek erosi ditzakete, haien iragarkiak bilaketaren emaitzekin batera agertu daitezen. Horrek nabarmen igo dezake produktuen edo zerbitzuen ikusgarritasuna, eta trafiko esanguratsua bideratu dezake haien webgunera.
Google Adsek, gainera, segmentatzeko eta pertsonalizatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Hala, iragarleak haien xede-taldera iritsi daitezke, kokapen geografikoan, interesetan, lineako portaeran eta abarretan oinarrituta.  
Laburtuz, publizitate digitalerako tresna eraginkorra eta malgua da Google Ads, eta marketineko helburuak lortzen lagundu diezaieke neurri orotako enpresei; adibidez, markaren ospea handitzen, salmentak bultzatzen eta leadak sortzen.

Helburuak

 

Ikastaro honetan zehar Google Ads erabiltzen ikasiko duzu, zure xede-taldearen arreta erakartzeko, web-trafikoa handitzeko eta klik horiek kontaktu eta salmenta bilakatzeko. Ikastaro honek pausoz pauso gidatuko zaitu, zure lehen kanpainaren konfiguraziotik hasi eta zure iragarkiak optimizatzeraino. Horretarako, zure publizitate-inbertsioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko taktikak eta teknikak ezagutuko dituzu

 

Edukia

•    Google Adsen hastapenak.
•    Google Adseko kontuaren konfigurazioa
•    Kontuaren eta kanpainen egitura orokorra
•    Helburu eta kanpaina motak
•    Iragarki taldeak eta horien garrantzia 
•    Hitz giltzarrien ikerketa
•    Xede-taldeak eta segmentazioa 
•    Iragarki eraginkorrak sortzea
•    Eskaintzen eta aurrekontuen konfigurazioa
•    Kanpainen optimizazioa 
•    Google Ads eta Google Analytics
•    Analisiak eta txostenak
 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.