Featured image

Enpresarentzako “hodeiko” zerbitzuak

Gero eta gehiago hodeia sendotzen ari da teknologia kontsumitzen duten enpresentzako aukera gisa, zerbitzuak ez baitu eskatzen azpiegituretan kopuru izugarriak inbertitzea, eta segurua eta erabilerraza da edozein tokitatik.

Hodeiak negozio prozesuak albait hoberen baliatzeko modua ematen du, barneko funtzionamendu egokia errazten du, enpresari balioa gehitzen dio, balioa sortzen eta berrikuntzan zentratzen delako; hasieratik eta mantentze-lanean kostuak murrizten ditu, aplikazio eta zerbitzu berriak bizkorrago jartzen ditu martxan, eta baditu enpresaren lehiakotasunerako eta produktibitaterako kontuan hartu beharreko beste onura ugari.

Jardunaldi honetan, askotariko erremintak baliatuz, erakutsiko dugu hodeiak eskaintzen dituen abantaila nagusiak zeintzuk diren.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.