Featured image

Eguneroko teknologia: azken gagdet harrigarriak!

Teknologia gero eta lasterrago aurreratzen da. Duela 5-10 urte ezinezkoak iruditzen zitzaizkigun gauzak orain edonoren eskueran daude. Ikusiko ditugu etxean, pertsonalki edo eta aisialdirako egun gure irismenean ditugun gailuak zeintzuk diren. Gainera, 2 urte eskasean eduki ahal izango ditugun gailu berriak erakutsiko ditugu.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.