Featured image

Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak. (ONLINEKO WEBINARRA)

Komunikazioa da Mikroenpresa Digitalaren ikastaro guztietan lantzen den hari komuna. Sare sozialetako, blogetako, Mailchimp-eko eta abarretako ikastaroetan lantzen dugu, baina ikastaro honetan, bezeroarekiko komunikazioa jorratuko dugu testuinguru espezifikoetatik abiatuta: bilerak, eguneroko harremana, gorabeheren aurreko laguntza eta asebetetze-inkestak.

 

Helburuak

Bezeroekiko komunikazioa hobetzeko aukera eta testuinguru ezberdinak planteatzea gure zerbitzua eskaini edo produktua saldu aurretik, eskaintzeko edo saltzeko garaian eta ondoren.
Azken helburua da gure bezeroekiko harreman egokia bultzatzea harreman iraunkorrak sortzeko eta bezeroak leial bihurtzeko. 

Edukia


1.       Sarrera: bezeroarekiko harremanaren garrantzia onlineko ingurunean.
2.       Nola ezagutarazi gure negozioa bezero potentzialei.
3.       Onlineko bilerak erreserbatzea: TidyCal.
4.       Onlineko bilerak: produktiboak izan daitezen bete beharreko pausoak.
5.       Bideokonferentzietarako tresnak: Google Meet.
6.       Bezeroari zuzendutako salmenta osteko laguntza.
7.       Asebetetze-inkestak: Google Forms.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.